Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Jakoba Errekondoren hitzaldiarekin hasiko da barikuan ‘Hitzez eta ahotsez’ literatur ekimena

 

HitzezEtaAhotsezJakobaErrekondoDurangoko literaturzale talde batek antolatu eta dinamizatzen duen ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenak, ‘Lurra’ izango du ardatz eta hizpide edizio honetan. Hitzaldiak, solasaldi dialogikoak eta ekitaldiak agurtuko dituen jendaurreko irakurraldiaz gain, ipuin kontaketa bate ere tartekatu dute aurtengo edizioan.

Joseba Sarrionandia’ (2014), ‘Itsasoa’ (2015), ‘Durangaldeko idazleak’ (2016) eta ‘Bidaia’ (2017) gaiak landu ondoren, ‘Lurra’rekin lotutako edo gai horrekin zerikusia duten liburuak nabarmenduko dira edizio honetan.

Bosgarren edizioko ekitaldiak barikuan hasiko dira Jakoba Errekondo  agronomo, paisajista, hizlaria, irrati esataria eta hainbat libururen egilearen berbaldiarekin. Antolatzaileen arabera Errekondo “komunikatzaile ona ez eze, idazten ere trebea da”.

Arte eta Historia Museoan arratsaldeko 19:00etan hasiko den saioan, antolatzaileen arabera “lurra ondo jagoten” irakasteko aukera eskainiko du hizlariak ‘Lurretik landareak, landareak lantzetik gu jantzi’ lerroburu duen konferentziarekin.

‘Lurra, Hitzez eta ahotsez’ ekimenak otsailaren 21ean eta martxoaren 21ean izango du jarraipena Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan, edizio honetarako aukeratutako gaiaren inguruko tertulia dialogikoekin. Arratsaldeko 19:00etan izango diren saio horietara gerturatzen diren literaturazaleek, ‘Lurra’rekin zerikusia duten eta aurretiaz irakurritako testuak izango dituzte berbagai. Apirilaren 20an berriz, aurtengo berrikuntza den ipuin kontaketa izango da leku berean.

2018ko edizioa maiatzaren 4an Plateruena Kafe Antzokian egingo den jendaurreko irakurraldiarekin amaituko da. Aurreko lau edizioetan egin den bezala, parte hartu nahi duen edonori irekita dago ekitaldia. Partaide bakoitzak pare bat minutuko tartea izango du aldez aurretik egokitutako edo sortutako testua jendearenganatzeko.

Hitzez eta Ahotsez ekimenaren antolatzaileek zerrendatuta dituzte aurreko urteetan parte hartu dutenek eta, ondorioz, ez dute izenik zertan eman behar. Jendaurreko irakurraldian lehenengoz parte hartu nahi dutenek berriz, hitzezetaahotsez@gmail.com helbidean eman dezakete izena.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados