Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Jakoba Errekondoren hitzaldia izango da Garaiko Landara eta Lorazaintza Azokan

Jakoba Errekondoren hitzaldia izango da Garaiko Landara eta Lorazaintza Azokan

III. Landara eta Lorezaintza Azoka ospatuko da datorren igandean, apirilak 19, Garai udalerrian eta bertan 22 ekoizle eta landara edo lorezaintza postu izango dira. Garaiko udalak, Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak eta Trumoitte Alkarteak antolatutako feria hainbat ekitaldiz osatuko da, tarteko, Jakoba Errekondo adituak eskainiko duen hitzaldia.

Goizeko 10.00etan ireki eta eguerdiko 14.00ak bitartean gerturatuko diren azokazaleek Euskal Herri osoko “Mintegietako landareak eta loreak, lorazaintzako lanabesak eta baserri tresnak ikusteko eta erosteko aukera” izango dute, antolatzaileen esanetan.

Garaiko azokan erosgai egongo diren produktuak sasoiko loreak, kaktusak, bonsaiak, lora sikuak, landara txikiak, lorezaintza lanabesak,  baserri tresnak, produktu ekologikoak eta produktu fitosanitarioak izango dira,  besteak beste.  Bertaratzen diren bisitariek, mintegi eta lorezaintza enpresetako ordezkariek eskainitako produktuen ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dute aurrez aurre.

Landareak, loreak, haziak eta hauek lantzeko tresnak nagusituko badira ere, Idiazabal gazta, baserriko ogia, euskal pastela, sagardoa eta txakolina dastatzeko eta erosteko aukera egongo da. Hauen artean, Durangaldeko hiru baserritarren postuak kokatuko dira. Gainera , Trumoitte Alkarteak pintxoak eta edariak izango ditu salgai herriko bolatokian.


Arrakasta handia

Prestatutako egitaraua osatzeko asmoz, Jakoba Errekondoren hitzaldia iragartzen dute. Landare, lore, ortuari eta gainontzeko gaietan adituaren solasaldia goizeko 11.00etan hasiko da eta bere mintzaldia lorezaintzaren arloari lotuko da, berak emandako gomendioak “gero ortu edo lorategian erabili ahal izateko” baliogarriak izango direla, antolatzaileen esanetan.

Landara eta Lorezaintza Azoka orain dela bi urte jaio zen eta antolatzaileek aurreko bi edizioetan lortutako “arrakasta handia berritu gura dute”.  


III. Landara eta Lorezaintza Azokako postuak:

• 15 landare/lore enpresa: lorategi, bonsaiak, fruta landarak, lora sikuak, jateko haziak, kaktusak, orturako landarak…
• 2-3 lanabes enpresa: makinaria, eskuko tresnak, ortu eta lorategirako gaiak eta animali txikientzako gaiak
• Lorezaintzako aditu bat
• Gaztagile bat.
• Sagardao eta txakolin ekoizle bat.
• Okin eta gozogile bat

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. durangon

    Jakoba Errekondo (Usurbil, 1961- ) agronomo eta paisajista da. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare, lore, zuhaitz eta antzeko gaien inguruan parte hartzeagatik.

    Deja una Respuesta
  2. durangon

    Jakoba Errekondo (Usurbil, 1961- ) agronomo eta paisajista da. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare, lore, zuhaitz eta antzeko gaien inguruan parte hartzeagatik.

    Deja una Respuesta
  3. Galdera bat

    ¿Nor da Jakoba Errekondo, mesedez?

    Deja una Respuesta
  4. Galdera bat

    ¿Nor da Jakoba Errekondo, mesedez?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados