Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Jaizale Txistulariek aratusteen soinuak batu dituzte CD batean

Jaizale Txistulariek aratusteen soinuak batu dituzte CD batean

“Durangoko Aratusteak” izena duen CD argitaratu du Jaizale Durangaldeko Txistularien Elkarteak. Aurkezpena bihar izango da, arratsaldeko 19.30ean, Durangoko Udal Liburutegian.

2000. urtean Kriskitin Dantza Taldeak, Durangoko Karnabalak berreskuratzeko asmoarekin, Surrandien Konpartsa atera zuen lehenegoz. Hala ere, txistulariek “hutsune” bat nabari zuten, eta “Surrandi pertsonaiari zegozkion musika edota doinuak falta zirela nabari genuen”, aurreratu dute Jaizale elkartetik.

Horrela, 2001. urtean, eskaera bat egin zieten Jesús Egiguren eta Ander Erzillari eta Durangoko aratusteak eta 2001 Aratusteak doinuak sortu zituzten muskariek. Letrek, berriz, Ixone Aromak eta Unai Iturriagak jarri zituzten.

2002. urtean Ane Belaustegik, Aratusteetarako kalejira  eta Durangoko Vals-polka prestatu zituen, letra ere berak jarriz.

“Harrezkero musika hauek jo ditugu gehien bat Karnabaletan. Baina burutazio honi bultzada berri bat eman nahian, material guzti honekin CD bat grabatzea pentsatu genuen”, azaldu dute txistulariek.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Nora

    Eskerrik asko Jesus, Ander, Ane, Ixone eta Unai.
    Aupa Jaizale

    Deja una Respuesta
  2. Surrandi

    Gora Surrandiak! Gora karnabalak! Eskerrik asko Jaizale txistulariei gure kultura suspertzen egiten duzuen lanarengaitik!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados