Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
KARMENAK 2017

Jaietako koadrila trebeena aukeratuko du Txallengeak

Herriko gazteak eta koadrilak izango dira aurten ere Karmengo jaietako protagonista nagusietakoak, egitarauan iragarritako ekitaldiengatik zein beraientzat propio antolatutako ekintzengatik. 2017ko jaietan ere hainbat berrikuntzekin datorren Txallenge arrakastatsuan lehiatuko dira dozena bat koadrila inguru.

Berrikuntza nabarmenena irabazleek jasoko dituzten sariei dagokie. Aurreko edizioetan proba bakoitzeko koadrila irabazleak afari bat eskuratzen zuen baina aurten “proba bakoitzarekin zerikusia duen oparitxo bat eta gazta jasoko dute”, Enara Lauzirika talde antolatzaileko kidearen esanetan. Aipaturiko opariez gain, Txallengeko proba bakoitzean puntu kopuru berdina banatuko da partaideen artean eta puntu gehien metatzen dituen taldeak “bazkaria edo afaria irabaziko du”.

Iragarritako beste berrikuntza bat Ixerbekoan egingo den Play Back Lehiaketari dagokio. Iaz jaietako azken egunean ospatutako proba hori uztailaren 19ra aurreratu dute eta partaideek beraiek aukeratutako gaia lantzeko aukera izango dute.

Trebezia, azkartasuna, umorea eta gaitasunak biltzen dituen Txallengearen lehen proba hala ere, bihar, uztailaren 17an, jokatuko den Ginkana izango da. Lehiaketa horretan ariketa fisikoak, adimenekoak zein altxorra bilatzeko jokoa tartekatuko dira.

Marmitako txapelketa

Koadrilen arteko erronkaren bigarren proba uztailaren 22an jokatuko den Marmitako lehiaketa izango da. Norgehiagoka horretan Txallengea lehiatzen duten taldeek zein bestelako koadrilek parte hartuko dute eta antolatzaileek 3.600 lagunetik gora biltzea espero dute.

Txapelketa gastronomikoan parte hartzen duten taldeek herriko kaleetan zehar barreiatuko badira ere, Txallengeko partaideak Zubiondo plazan egongo dira. Gainera, koadrilen arteko lehiaketan parte hartzen duten taldeek marmitakoa prestatzeko behar duten hegaluzea, mahai tresneria eta ogia antolatzaileengandik jasoko dituzte.

Laugarren norgehiagoka Ibaizabal errekan jokatuko den piragua jaitsiera izango da. Uztailaren 24an (18:00etan) Jauregibarria parke pareko presatik Ogenbarrenara arte jokatuko den proban talde bakoitzeko bikote bat lehiatuko da.

Txallengearen azken proba uztailaren 25ean (18:00etan) Zelaieta parkean jokatuko den Herri-kirolen lehiaketa izango da. Koadrila bakoitzak ohiko txingak, txokor-batze edo sokatira norgehiagokez gain, antolatzaileek prestatutako beste zenbait proba egin beharko dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados