Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Jaietako bigarren asteburua bertso doinuekin abiatuko da

 

UnaiIturriaga
Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Oihana Iguaran eta Jexus Mari Irazu egongo dira gaur San Agustinen.

Durangoko San Fausto jaiak azken txanpari ekingo diote gaurtik aurrera eta eguneko ekitaldi aipagarrienetarikoa gauean egongo den bertso ekitaldia izango da. San Agustin Kultur Gunean izango den saioa heldu aurretik, egunean zehar egongo diren hainbat ekitaldiekin gozatzeko aukera egongo da.

Goizean zehar, nagusientzako prestatutako mendi ibilaldiaz gain, Ezkurdin jarritako birziklapen komunikazio kanpainaren standa bisitatzeko aukera egongo da. Arratsaldean berriz, Gurutze Gorriaren ate irekien jardunaldia egongo da plaza berean.

Txosnagunean arratsaldeko 18:00etan hasiko den tortilla txapelketa girotzeko, bertso rap doinuak izango dira entzungai. Lehiaketa horren sari banaketaren ostean ginkana feminista egongo da.

Arratsaldean zehar antzerkia eta umorea uztartzen dituen El Gran Dimitrik ‘Crikusz Rupt’ ikuskizuna eskainiko du 18:30etatik aurrera Musika Eskolako Aurora Abasolo parkean eta ordu bete geroago ekialdeko dantzak gerturatuko ditu Khuzayma taldeak Andra Mariko elizpera. Toki horretan, baina gaueko 22:00etan, Asier Bilbaok eskainiko duen ikuskizuna hasiko da.

Zoo-ren kontzertua Kurutziagan

Gaueko 21:00etan, jaietako kontzertu nagusia abiatuko da Kurutziagako agertokian. Ekitaldian, rap, tekno, breakbeat, reggaeton, rock eta bestelako doinuak eskainiko dituen Zoo talde valentziarra; hardcorea oinarri duten Eat My Fear alemaniarrak; punk erritmoak eskainiko dituzten Genderlexx madrildarrak eta Godoys talde bilbotarra igoko dira oholtzara.

Gaueko 22:30ean San Agustin Kultur Gunean hasiko den ekitaldian, 2013an Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen eta aurtengo Txapelketa Nagusian titulua defendatuko duen Amets Arzallus hendaiarra izango da. Berarekin batera, Unai Iturriaga durangarra, lau aldiz Euskal Herriko txapela jantzi duen Andoni Egaña zarauztarra eta egungo Bizkaiko txapelduna den Etxahun Lekue ere izango dira. Seikotea Oihana Iguaran eta Jexux Mari Irazu gipuzkoarrak osatuko dute eta gai-jartzailea Jon Zaldua izango da.

Ohikoa denez, jaietako bigarren zapatuan ospatzen den mozorro eguna izango da bihar eta eguneko egitaraua goizeko 7:30etako Zezen dira-rekin hasiko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados