Friso
Friso
Friso
Friso

Jaiak eta udalekuak bertan behera uztea erabaki du Garaiko Udalak

Garai-fiestas-jaiak-plazaGaraiko udalbatzak aho batez erabaki du aurtengo herriko jaiak zein udalekuak bertan behera uztea, osasun larrialdia dela-eta. Erabakiak izango dituen ondorioak leuntzeko, “urtearen bigarren seihilekoan kultur ekitaldi txikiren bat” antolatzeko aukera aztertuko dute udal agintariek.

Erabakia hartu aurretik Erramun Osa alkateak azken osoko bilkuran aurkeztutako txostena aztertu zuten udalbatza osatzen duten EAJko eta Herriko Taldeko zinegotziek. Idatziak, egoeraren azterketa laburra egiteaz gain, udarari begira hartu beharreko berehalako neurriak zein jarduera ekonomikoa berreskuratzeko orientabideak proposatzen ditu eta, diru-bilketaren jaitsieraren ondorioz, Udalaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko irizpideak jasotzen ditu.

Horren ondorioz, ume eta gazteei zuzendutako udalekuak eta uztailaren 25etik 31ra bitartean ospatu ohi diren herriko jaiak “bertan behera lagatzea” erabaki zuten. Izan ere, “ezarritako osasun-neurriak betetzea, besteak beste, distantzia fisikoa gordetzea, ekitaldietara hurreratzen diren pertsonen kopurua zaintzea eta garbitasuna mantentzea bermatu ezin diren irizpideak direla”, lehenetsi dute udal agintariek.

“Egoerak, oraindik ere, oso behin-behinekoa izaten jarraitzen duela” eta birusa oraindik desagertu ez denez, “pertsonen arteko tartea zaindu eta norberaren higieneari buruzkoak” bete behar direla gogorarazi du Garaiko Udalak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar