Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Jabier Iriondo pelotaria omenduko dute jaietan

Jabier Iriondo pelotaria omenduko dute jaietan

Bihartik aurrera eta datorren asteko igandea arte luzatuko dira Izurtzako jaiak. Aurten ohiko bertsolariak, bakailao txapelketa eta gainontzeko ekintzez gain Jabier Iriondo pala jokalariaren kirol ibilbidea ere omenduko da. Ekitaldia datorren ostegunean, hilak 8, ospatuko da hain zuzen ere. Izurtzako Udalak atondu duen jai egitarauan ezin da falta disfraz gaua, ezta gaueko kontzertuak. Zazpi egunetan zehar adin guztietarako ekitaldiak proposatzen dira.

Bihar iluntzeko zortzietan hasiko dira Izurtzako jaiak txupinazoa eta trikipoteo herrikoi batekin. Aipatzekoak dira larunbatean ospatuko diren bakailao txapelketa eta honen ostean egingo den herri bazkaria.

Igandean Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra eta Onintza Enbeita bertsolariak egongo dira jai giroa ematen, herri bazkariaren aurretik. Arratsaldean zehar hainbat ekitaldi egongo dira jai giroa iluntzera arte luzatzeko.

Jaien bigarren asteburua

Etenaldi bat egin ostean ostegunean jaiek jarraituko dute. Egun honetan Jabier Iriondo pala jokalariari omenaldia egingo zaio lortutako garaipenak eta bere kirol ibilbidea gogoratuz. Iriondok 1989an debutatu zuenetik zenbait garaipen lortu ditu: lehena Euskadiko txapelduna izan zen 1991an, bikoteko jokoan eta horrez geroztik ‘Villa de Bilbao’ txapelketa irabazi zuen 1993an, 1997an eta 2003an, hain zuzen ere.

Larunbatean disfraz gaua ospatuko da ‘Ze Esatek’ eta ‘Zirkinik bez’ taldeen emanaldiekin. Jarraian DJ-ak egongo dira  Gaztelekuan.
Igandean jubilatuentzako bazkaria eta Mus txapelketarekin bukatuko dira jaiak. 

Aipatutako ekintzekin batera, frontenis eta pilota txapelketak, mezak eta haurrentzako hainbat ekintza ospatuko dira, beste askoren artean,  jaiak iraungo dituen zazpi egunetan zehar.

 

DURANGON. Izurtzako jaiak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Izurtza

    Kaixo Etor, arrazoia daukazu baina argi dagoena da notizi honetan jaien inguruko laburpen bat egin dela eta ez dira ekitaldi guztiak aipatzen, laburpentxo bat bakarrik da. Ez dut uste gureta egin dela taldea baztertzea, ni mucho menos. Hala ere, atxikituta dago egitarau osoa. Gora Izurtzako jaiak!

    Deja una Respuesta
  2. Etor

    Pena ez gogoratzea textu honetan, baina Izurtzako Mendi Gain Dantza Taldeak ere hartuko du parte jaietan, naiz eta ez esan. Gogoratu, Mendi Gain Dantza Taldean, Izurtzar askokhartzen dutela parte , eta jaien barne dagoen aktuazio bat dela, urtez urte, nahiz eta artikulo hau irakurrita, beste batzuk garrantzia haundiagoa duten Izurtzako jaien barne. Gora Izurtzako Jaiak!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados