Izotz-gunea eta haur parkea dira Eguberrietarako ekitaldi nagusiak

Aurtengo Gabonetan ere izotz-guneaz gozatzeko aukera izango da Durangon.  Ikastaroak ere antolatu dituzte, hasiberriak direnentzat zein maila aurreratuago bat dutenentzat. Ikastaro horietan parte hartzeko Pinondo Etxean eman behar da izena.

Izotz pista abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo da Landako Gunean. Egunero 10.30-13.30 eta 17.00-20.30 bitartean egongo da zabalik. Ostiral eta larunbatetan berriz,  21.30-00.30 bitartean. Sarrerak 5,50 euro balioko du.

Landako gunean baita, Gabonetako haur parkea zabalduko dute. Bertan hainbat tailer eta ekitaldi antolatuko dituzte.  Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra egongo da zabalik.

Gabon kantak

Bartolome Ertzilla kontserbatorioa eta musika eskolak berriz, Gabonetako kontzertuak antolatu ditu. Abenduaren 21 eta 22an izango dira, egunean bi saio, 18.00etan eta 19.00etan, eta musika eskolako aretoan izango dira. Eskolako ikasleek hartuko dute parte eta sarrera doan izango da.

Beste hainbat erakundek ere Gabon musikaz girotuko dituzte bazterrak,  besteak beste, San Agustin Kultur Gunean, San Frantzisko elizan, Landako Gunean izango dira musika ekitaldiok.

Olentzero eta Errege Magoak

Olentzeroren kalejira eta Errege Magoen kabalgata ere egingo dira, nola ez.  Olentzero, Mari Dominginekin batera abenduaren 24an, arratsaldeko 18:00tan irtengo da. Laura Vallejo kultura teknikariak eta Mari José Balier alkateordeak Durango Irratian baieztatu zuen moduan, aurten Olentzeroren kalejiraren ibilbidea aldatuko da, Musika Eskolatik abiatuko da eta Landako Gunean bukatuko dute bira. Euria eginez gero, Landako Gunean egingo zaie harrera, 18.30etan.

Erregeen kabalgata berriz, Frai Juan de Zumarraga kaletik abiatuko da urtarrilaren 5ean arratsaldeko 18.30etan. Eta ibilaldia Andra Mariko Elizpean amaituko da.

Beste hainbat ekitaldi ere antolatu dira: Pirritx eta Porrotx (urtarrilaren 2an, Pinondo Etxean), nagusientzako Gabonetako dantzaldia (abenduaren 27an, Plateruena kafe antzokian) eta haurrentzako zein helduentzako ipuin-kontalariak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar