Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Izen-abizenak euskaraz jartzeko kanpaina abian da

Amorebieta, Abadiño, Berriz eta Zaldibarko Udalek bat egin dute “Apelliduak abizendu” kanpainarekin. Egistamoren helburua izen-abizenak euskarazko grafiaz idaztea da. Horretarako izena euskaratzeko edota euskal abizenak euskarazko grafiaz idazteko egin behar diren urratsen berri ematen duen triptikoa banaduko da. 

Izenaren edota abizenen grafia aldatu euskaraz jartzeko interesa dutenei zuzenduta dago Alkarbidek, Bizkaiko udalerrietako eta mankomunitateen Euskara Zerbitzuen bilguneak koordinatutako eta Aldundiaren laguntzarekin burutu den ekimena.

Horretarako, etxe guztietara helaraziko dute Udalek izenaren edota abizenen grafia aldatu eta euskaraz jartzeko eman beharreko urratsen zein diren azaltzen duen informazio-orria.

Triptikoaren lehen zatian grafia aldatzeko erregistro zibil edo epaitegira hurbildu behar dela azaltzen da eta bertan ematen duten orriarekin batera zeintzuk agiri aurkeztu behar diren. Horrez gain, izena edota abizena zelan geratuko den kontsultatzeko Euskaltzaindiaren web orrian begira daitekeela ere esaten da, argitaratu dute egitasmoaren bultzatzaileak.

Orri horretan, informazioa emateaz gain, besterik jakin nahi izanez gero edota zalantzak argitzeko euskara zerbitzura jo daitekeela ere adierazten da, herritarrei bidea ahalik eta gehien errazteko xedez. Interesa duenak, berriz, Euskaltzaindiaren internet orrian kontsulta dezake bere izenak edo abizenak euskaraz nola idazten diren.

 

DURANGON. Amorebieta-Etxanoko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados