DURANGOKO AZOKA

Izaroren distira

Izaro
Autobertsioak eta kantu arraroak biltzen dituen ‘Hankapuntetan I’ lana argitaratu du Izarok.

Geldiezina dirudi Izaro musikari mallabiarra. ‘Om’ diskoa arrakastatsuaren ondoren lan berria prestatzen dabil datorren otsailerako eta, tartean, autobertsioak eta kantu arraroak biltzen dituen ‘Hankapuntetan I’ lana argitaratu du, zein salgai duen Iker Laurobarekin batera jarritako standean. Gaur goizean, gainera, Mixel Ducau musikariarekin batera arituko da Gogoetaren Plazako solasaldian.

Joseba Sarrionandiak ez dio huts egingo aurten ere Durangoko Azokari. Bera egon ez arren, berari  buruz egindako ‘Joseba Sarrionandia. Hemen eta han’ dokumentala emango da Irudienean.

Saio erakargarriak izango dira Ahotseneako bi guneetan. Zuzenekoen aretoan ‘Infrasoinuak’ lan berria aurkeztuko du Berri Txarrak taldeak eta solasaldien aretoan ‘Zuhainpeko soinuak’ ikuskizunaren diskoa aurkeztuko dute Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Juan Mari Beltranek.

Eguneko egitaraua borobiltzeko ‘Kalima’ lan berria aurkeztuko du Glaukoma taldeak Plateruenan.

Leizarragaren Biblia

Bestalde, Durangoko Kurutzesantu Museoan egongo da ikusgai gaur, 12:00etatik 20:00etara, 1571k argitaratutako Joanes Leizarragaren ‘Jesus Christ gure Jaunaren Testamentu Berria’, hau da, Bibliaren euskarazko lehen bertsioa. Ekimen hori Gerediaga Elkarteak eta 500. urteurrena ospatzen ari den Eliza Ebanjelikoaren arteko elkarlanaren  bidez egin da.

Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan zaintzen den liburu horretan agertzen da “Euskal Herria hitza lehenengo aldiz eta liburu horrekin egin zen euskara batuaren lehen saiakera”, Jon Irazabal, Gerediaga Elkarteko kidearen esanetan. Leizarragaren Biblia, Nafarroako erregina izan zen Albreteko Joana III.aren eraginagatik idatzi zen.

Eguneko programazioa:

ARETO NAGUSIA

10:30 Mina edo libertatea! Kepa Larrea Muxika
11:00 Protestantismoa Euskal Herrian. Sam Snograss (Liburuaren itzultzailea)
11:30 Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Miren Guilló
12:30 GOGOETAREN PLAZA. Solasaldia. Mixel Ducau (musikaria) eta Izaro (musikaria). Antton Iturbek gidatuta
14:00 EuskarAbentura. EuskarAbentura Elkartea
16:00 Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi (egilea), Jon Zarate Sesma eta Teresa Agirreazaldegi
16:20 Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak. Gipuzkoa, 1830-1936. Luzia Alberro Goikoetxea (egilea)
16:40 Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Itxaso Martin Zapirain
17:00 Egungo euskal komikiaren historia. Jon Kortazar Uriarte (zuzendaria) Iratxe Retolaza Gutiérrez (alearen arduraduna)
17:30 Mendi literatura. Haritz Monreal Zarraonandia (egilea)
18:30 GOGOETAREN PLAZA: Sarerako sortzen. Mahaingurua. Lander Arretxea (Hiru Damatxo), Mikel Irizar (Gipuzkoako Foru Aldundia), Aiora Probatxoa (youtuberra) eta Gorpuzkingz (musika taldea). Iñaki Larrañagak gidatuta.

KABI@

11:00 Blogetan.eus eta Klikasi.eus. Euskal blogarientzat eta euskarazko blogen irakurleentzat erreferentzia gunearen aurkezpena. Iurdana Acasuso (Azkue Fundazioa).
11:20 Izarkom, Euskal Herriko komunikazio operadore kooperatiboa. Aurkezpena.
11:40 Mitologik Basoa. Euskal mitologiaren museo didaktikoaren aurkezpena. Mitologik Basoa S.L
12:00 Teknologia hezkuntzan. Zeinen esku? Ardurak eta proposamenak. Solasaldia.
16:30 Marrazkeraz. Marrazkilari Euskaldunon Topagunea. Zuzeneko marrazkia egiteko deialdi irekia. Azokako gune ezberdinetatik eta Durangoko kaleetatik egunean zehar. 16:30ean aurkezpena Kabian.
17:30 Hirikilabs. Zer egiten dugu hiri laborategi batean? Etorri eta ikusi.

SAGUGANBARA

ARETO HANDIA
11:00 Errekak oiloari. Aurkezpena. Antton Kazabon eta Enrique Morente. Familia osoarentzat
12:00 Haizeak hitz, hitzak haize. Aurkezpena. Antton Kazabon liburuaren egilea eta Jokin Mitxelena ilustratzailea. 8 urtetik aurrera
13:00 Astonauta Tronpeta Flauta Dantzan. Ikuskizuna (Ene Kantak). Familia osoarentzat.
15:30 Udazkeneko jolasak. Ipuin kontaketa. Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena . Familia osoarentzat
18:00 Oilar txikia. Ipuin kontaketa. Jexux Eizagirre. Familia osoarentzat
19:00 1,2,3… hemen da Miru! Ipuin kontaketa. Familia osoarentzat.
ARETO TXIKIA
17:00 Elkar jolasak. Tailerra (Elkar). Familia osoarentzat.

PLATERUENA

22:30 Glaukoma Kalima diskoa aurkezteko kontzertua. 8 € webgunean, 10 € txarteldegian

AHOTSENEA

ZUZENEKOAK
11:00 Berri Txarrak. Infrasoinuak diskoa aurkezten
11:40 FaltA. FaltA diskoa aurkezten
12:20 Bi bala. Arazo modernoak diskoa aurkezten
13:00 Trini Fox. Letaginak diskoa aurkezten
13:40 Anita Parker. Anita Parker diskoa aurkezten
14:20 Deiedra. Ortziren mailukada diskoa aurkezten
15:00 Sardeska. R-Evolution diskoa aurkezten
15:40 Hibai. TripTics I-II diskoa aurkezten
16:20 Patxuko Nice. Hego haizea, ego querido diskoa aurkezten
17:00 Zazkel. Ez entzun diskoa aurkezten
17:40 Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. Haziak diskoa aurkezten
18:20 Balerdi Balerdi. Galtzen ikasteko metodoa diskoa aurkezten
19:00 MG Banda. Hamelin diskoa aurkezten
19:40 Mr Pongo Band. Mr Pongo Band diskoa aurkezten
SOLASALDIAK
11:00 Juan Kruz Igerabide. Labur txintan liburuaren aurkezpena
11:30 Jasone Osoro. Kastinga nobelaren aurkezpena
12:00 Kepa Altonaga. Patagoniara Hazparnen barrena liburuaren aurkezpena
12:30 Ane Labaka eta Beatriz Egizabal. Erradikalak gara. Performancea
13:00 Uxue Alberdi. Jenisjoplin nobelaren aurkezpena
13:30 Keu Agirretxea. Inprophono diskoaren aurkezpena
16:30 Judit Ruiz de Munain, Patxi Zubizarreta, Jokin Mitxelena. Z ukafukamusuka liburuaren aurkezpena
17:00 Martin Bidaur. Itzulera poesia-liburuaren aurkezpena
17:30 Julen Ribas eta Eider Rodriguez. Santa familia komikiaren aurkezpena eta marrazkiak zuzenean
18:00 Jakoba Errekondo & Antton Olariaga. Landareak lantzen komikiaren aurkezpena
18:30 Garazi Arrula Ruiz. Gu orduko haiek ipuin-liburuaren aurkezpena
19:00 J.M Bedaxagar, Mixel Etxekopar, J.M. Beltran. Zuhainpeko soinuak diskoaren aurkezpena

IRUDIENEA

11:00 Bi txirula. Iñigo Garcia Agirrezabalaga zuzendariaren lehen film luzea.
13:00 ‘Merlí’ telesailaren estreinaldia. EITBren eskutik
14:15 ‘Tosta’ dokumentala. Euskaltzaleen Topagunea eta Donostia 2016
15:30 ‘Laban. Mamu txikia. A ze beldurra!’ 2-4 urte bitarteko haurrei zuzendua. Zineuskadiren eskutik. Hiru Komunitatearekin lankidetzan, etorri zaitezte mozorrotuta!
16:30 ‘Ama, nora goaz?’ dokumentala
17:45 ‘Ilunpetan’ film laburra
18:00 ‘Zulo’ film laburra. Donostiako Zinemaldian aurkeztua
18:30 ‘Joseba Sarrionaindia. Hemen eta han’ dokumentala

SZENATOKIA

Mikroantzerki maratoia. Ordu laurdeneko antzezlan zatiak
11:00 ZUBI deialdia. 2017ko irabazlearen aurkezpena
12:00 Ganba alaia. Olatz Beobide eta Isidoro Fernandez
12:30 Minus ikuttua. Telmo Irureta
13:00 Sarean kateatuak. Nomofobikak
13:30 Takoidun zapata gorria. Piszifaktoriaren eskutik
18:30 Takoidun zapata gorria. Piszifaktoriaren eskutik
19:00 Ganba alaia. Olatz Beobide eta Isidoro Fernandez
19:30 Minus ikuttua. Telmo Irureta
20:00 Sarean kateatuak. Nomofobikak

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar