Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Iurretako Udalak 10.000 euro banatuko ditu familietako hezkuntza-gastuak ordaintzeko

zona-juegos-infantil-maiztegi-iurretaIurretako Udalak 2021-2022 ikasturtean haurtzaindegitik DBHko 4. mailara bitarte eskolatutako familientzako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du eta eskariak uztailaren 11ra arte egin daitezke. Egitasmo horretarako 10.000 euroko diru-atala ezarri da.

Diru-laguntzak, “ikasturteko hezkuntzak eragindako gastuei aurre egiteko, eta, horrela, hezkuntza-curriculuma errazago eskuratzeko” helburua  du, araudian azaltzen denez.

Horregatik, familia-unitate osoa Iurretako udalerrian erroldatuta egon behar da, eskolatutako seme-alabak edo ardurapekoak adingabeak izan behar dira eta zerga-betebeharrak, ogasunarekikoak, Gizarte Segurantzarekikoak eta udal-ogasunarekikoak egunean izan behar dira.

Diru-laguntzak 45 eta 150 euro bitartekoak izango dira eta banatzeko orduan kontuan hartuko dira familia-unitatearen errenta, seme-alaben edo ardurapeko adingabeen ikasketa-maila edo kide-kopurua. Hala ere, eskabide kopurua aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, onartutako eskarien artean hainbanatuko da.

Diru-laguntza lehen aldiz eskatzen dutenek, behar bezala betetako eskabidea aurkeztu beharko dute, baita elkarreragingarriak ez diren agiriak ere.

Familia-unitate bakoitzeko eskaera bakarra tramitatu ahal izango da eta eskabidea behar bezala beteta aurkeztu behar da egoitza elektronikan edo Bidebarrieta kaleko 5ean dagoen HAZ-Herritarrendako Arreta Zerbitzuan. Informazio eta eskabide eredua HAZen zein Udalaren web orrian (www.iurreta.eus) daude eskuragarri.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados