Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Iurretako Literatur Lehiaketarako egindako lanak otsailaren 24a arte aurkeztu daitezke

Literatur lehiaketako irabazle batzuk, Iñaki Totorikaguena, Iurretako alkaterekin.Iurretako Udaleko Herri Bibliotekak Literatur Lehiaketaren XV. edizioa antolatu du eta bertan parte hartu nahi dutenek otsailaren 24a arte izango dute epea lanak aurkezteko. Aurten ere hiru sailetan banatu dute lehiaketa: ipuinak, bertso-paperak eta komikiak.

Sail bakoitzak adinaren arabera banatutako zenbait kategoria izango du. 18 urte azpikoetan, Iurretan erroldatutako edo herrian ikasten duten haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute eta bertso-paperen kasuan Durangaldea osoko partaideen lanak onartuko dira. Gainera, 18 urtetik gorako kategoria guztietan udalerrikoak ez direnak ere aurkeztu daitezke.

Lanen hizkuntza, adingabeentzat eratutako kategorietan, euskara izan behar da eta adindunen kategorietarako sortutako lanak, euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira. Gaia berriz, librea izango da.

Parte hartzaileek paperean zein euskarri digitalean aurkeztu ahal izango dituzte euren lanak, Iurretako Udaleko Erregistro Orokorrean (Bidebarrieta kaleko 5, zenbakian) edo Iurretako Herri Bibliotekan (Bidebarrieta kaleko 4. zenbakia, 1, solairuan) entregatuz edo lehiaketa@iurreta.eus helbide elektronikora bidaliz.

Sari banaketa maiatzaren 26an Ibarretxe Kultur Etxean egingo da. Haur eta gazteen kategorietako irabazleek, liburuengatik trukatzeko bonuak jasoko dituzte eta helduen mailako irabazleek berriz diru-sariak jasoko dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados