Iurretako frontoiari ‘Kepa Arroitajauregi’ren izena jartzea eskatu dute zenbait elkartek

“Olaburuko frontoiari ‘Kepa Arroitajauregi Pilotalekua’ izena ipini diezaiola” eskatu diote Iurretako Udalari herriko zenbait elkartek. Ekimen horren bidez Arroitajauregik pilotaren hainbat arlotan egindako lanaren “arrasto itzela” aitortu nahi diote.

Iurretako Kofradiak, Iurretako pilota eskolak, Maiztegi eskolako Guraso Elkarteak, Oromiñoko auzo elkarteak, Oromiñoko Jai Batzordeak eta Iurretako Jai Batzordeak  sinatutako eskakizunean diotenez, “hutsune handi bat” utzi du maiatzaren 21ean zendu zen Arroitajauregik. “Maitasunez” egindako eskakizunarekin “Kepari omenaldia” egin nahi diote “bere ekarpena balioan jartzeko asmoz”.

Talde hauen arabera, “pilotan zein herrigintzan, arlo askotan eginiko lanagatik merezi du Kepak herriaren errekonozimendua”. Izan ere, pilotaren maila gorenera, profesionaletara, salto egiteaz gain bere zaletasuna Iurretako zein inguruetako pilotaleku eta trinketeetan zabaldu zuen, gazte askoren irakasle eta aholkulari izanez.

Emakumeen pilotaren bultzatzaile ere izan zen eta “frontoietan ere nesken partaidetza” sustatu zuen. Gainera, euskal pilota nazioartean ezagutzera emateko lana egin zuen Munduko Pilota Batzarraren eta Euskadiko Federazioaren bidez.

Arroitajauregi kazetaria zela ere gogoratu dute eta arlo horretan herri komunikabideetan kolaboratu zuela. Bere izaera iurretarra kontuan izan dute, “Iurretaren izena han eta hemen zabaldu” zuelako, “herriko erakunde historiko diren kofradietako ordezkari izan zen” eta Maiztegi eskolan inplikatutako guraso izateaz gain, herriko zein udaleko ekintza ugaritan esatari, laguntzaile aritzen zela ere nabarmendu dute.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar