Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Iurretako Etxego gaztelekuko programazioa pizzak egiteko tailerrarekin hasiko da gaur

Juan-Orobiogoitia-hexágono-Iurreta
Hainbat jarduera antolatu dira Etxego gaztelekuan barikuetarako.

Iurretako gazteek hainbat jarduera prestatu dituzte datozen hiru hilabeteetarako IU Gazte-Gazteria Zerbitzuaren programaren barruan. Aste Santuko oporrak arte sukaldaritza edo eskulanekin lotutako tailerrez gain zinema emanaldiekin gozatzeko aukera izango da Etxego gaztelekuko lokaletan.

Aurreko barikuko ongietorriaren ondoren, bihar bertan hasiko dira jarduerak pizzak egiteko sukaldaritza tailerrarekin. Datorren barikuan eskulanak eta jolasa uztartzen dituen ‘Pyssla’ tailerrean parte hatzeko aukera egongo da eta hileko azken barikuan euskarazko pelikula bat emango da.

Antzerako egitaraua izango da otsailean, lehenengo barikuan San Blas opilak egiteko sukaldaritza tailerra egongo baita, 14rako Etxego diseinatzeko tailerra prestatu dute, 21ean futbolin txapelketa egongo da eta 29an fikziozko pelikula emango da.

Martxoko programazioa krepeak egiteko sukaldaritza tailerrarekin abiatuko da 6an; serpentina ontziak egiten ikasteko aukera egongo da 13an eta 27an pelikula musikala emango da. Apirilaren 3an, azkenik, modelatzeko pasta erabilita egiten den ‘Fimo’ eskulanen tailerra egongo da.

Etxego barikuro egongo da zabalik 17: 00etatik 20:30era

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados