Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Itxura berritutako standak, Musika Eskolaren erabilera eta DA!Pro dira aurtengo Azokaren berrikuntzak

DurangokoAzoka2019Aurkepena
Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko predidenteak gune desberdinetako arduradunekin aurkeztu du 54. Durangoko Azokaren egitaraua.

Erakusmahaietan, agertokietan, pantailetan zein bestelako espazioetan izango diren nobedadeez gain, abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatuko den Durangoko Azokak bestelako berrikuntzak ere izango ditu. Aipagarrienak, standek izango duten itxura berritua, Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren erabilera eta profesionalei zuzendutako DA!Pro ekimena.

Ikasle Egunarekin hasiko den 54. edizioa azken urteetan Azokak izan duen garapenaren erakusgarri izango da, baita espazioan ere. Aurten, Musika Eskola espazio berria erabiliko da eta bertan egingo dira Inaugurazio ekitaldia, Gogoetaren Plaza zein DA!Pro ekimena.

Gogoetaren Plazan jorratuko diren gaiak euskal prentsa, lizentzia libreak komunikabideetan, kulturaren profesionalizazioa eta euskara integrazio hizkuntza gisa izango dituzte hizpide. Bestalde, lehengo aldiz egingo den DA!Pro ekimenean Euskal Herriko musika sektoreko sortzaileak programatzaileekin harremanetan jartzeko asmoa duen egitasmoa Azokaren estreinako egunean izango da.

Handitzen

Espazio berriaren erabileraren arrazoia Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko lehendakariak eman du. “Durangoko Azokak bere muina Landako Gunean baldin badu ere, azken urteotan handitzen ari da eta Durangon zehar zabaltzeko ahaleginetan gabiltza”.

Landako gunea itxura berrituta agertuko da eta 30 urtetan lehenengo aldiz, Azokak erakusmahaien irudia aldatuko du. “Gure asmoa gaur eguneko tendentzietara egokitzea eta erakusmahaiak errazago identifikatzea izan da. Erakusmahaiak egurrezkoak izango dira eta errotulazioetan kolore desberdinak eta ikonoak izango dituzte”, Mujikaren esanetan.

Aurreko urteetan baino eskakizun gehiago jaso badira ere, 54. edizioan 240 stand handi eta 24 txiki egongo dira eta bertan jarriko dira eskuragarri aurtengo 405 nobedadeak (273 liburu, 91 disko, 16 aldizkari, 5 ikus-entzunezko eta 30 bestelakoak). Autoekoizleak berriz, 14 izango dira.

Musika Eskolaz gain, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara, Szenatokia, Plateruena eta Azoka TB izango dira ohiko espazioak eta eskainiko duten programazio mardulean 200 kultur ekitalditik gora iragartzen dira.

Sormen beka

Egitarauan tartekatutako ekitaldien artean, aipatzekoa da Azokaren bigarren egunean egingo den Sormen Bekaren irabazleak ezagutzera emateko ekitaldia, edizio honetarako aukeratutako gaia musika izan dela. Gainera, iaz saritutako AtopiaRPG euskarazko lehenengo rol-jokoaren aurkezpena egingo da eta hurrengo egunean zuzeneko partida bat jolasteko aukera egongo da Kabi@ gunean.

Ahotseneak bi gune izango ditu aurten ere, bata Landako erakustazokaren alboan kokatuko den karpa eta bestea barrualdeko espazioa. Bi guneetan Euskal Herri osoko 111 talde, bakarlari eta idazle ezagunak zein hasiberriak egongo dira, zuzenean aurkezteko kaleratutako  azken ekoizpenak.

Garraio publikoa gomendagarri

Aurtengo aurrekontua iazko antzekoa izango da, 668.450 eurokoa, Bizkaiko Foru Aldundiak estreinakoz emandako 10.000 euroko diru-laguntza izenduna barne. Azokaren aurrekontuaren erdia inguru “erakunde publikoek egindako ekarpenarekin betetzen da eta beste erdia enpresa pribatu eta standen alokairuarekin” lortzen den diruarekin arekin osatzen dela adierazi du Mujikak.

Azokak duen eragin ekonomikoaren inguruko ikerketa egin da Siadeco ikerketa-taldearekin batera eta bertan jasotako datuak  abenduaren 8an emango dira ezagutzera. Bildutako datuak iazko Azokakoak dira eta aurkezpenean nondik norakoak azalduko dira: kulturaren plazaren eragin ekonomikoa, bisitarien perfila, partehartzaileen balorazioa eta abar.

Azoka egunetan Durangora gerturatzen dien bisitariei ongi etorria emateaz gain, Mujikak garraio publikoa erabiltzeko gonbitea egin die. Gainera, autoz datozenentzat, Landako eta Iurretako peaje inguruko aparkalekuak 20 minutuko maiztasunarekin lotuko dituen doako autobus zerbitzua egongo dela gogoratu du Mujikak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados