Friso

San Agustin Kultur Gunea: Abendua 2021

Friso
Friso

“Itxita jarraitzen duen egun bakoitzeko, Durangok kultura aukera bat galtzen du”

2020ko abenduan itxi zituen ateak Plateruena Kafe Antzokiak baina ordurako lanean zebilen herritar talde bat eraikina kulturarako berreskuratzeko asmoz. Ordutik hainbat batzar egin dituzte eta urtarrilean aurkeztutako ‘Plateruena ta gero zer?’ dinamikak eraikina “sorkuntza gunea” bilakatzeko asmoari eusten dio.

Lanean ari den lantaldearen asmoa proiektu berria hiru zutabetan oinarritzea da, kulturak, euskarak eta izaera herritarrak izango baitute lehentasun osoa. Hiru zutabe horiek aurreko proiektuan ere nabarmentzen zirela kontuan hartuta, itxierarekin “Durangok ez zuen taberna bat galdu, kultur espazio bat baino”, Markel Sanchez, ‘Plateruena ta gero zer?’ dinamikako kidearen ustean.

Asmo horri eutsiz, ostalaritza bigarren mailako aktibitatea izango da etorkizunean garatu nahi duten proiektuan, zerbitzu hori “kontzertuak edo zuzeneko ekitaldiak egiten direnean bakarrik eskainiko delako”.

Aste barruko egunetan berriz, sorkuntzarako eta esperimentaziorako espazioa bilakatu nahi dute. Etorkizuneko Plateruena, “entseguetarako, kurtsoetarako, erresidentzia artistikoak egiteko, tailerrak, ikastaroak,…” eta kulturarekin eta euskararekin lotutako eginkizunetarako bideratu nahi dute.

Gainera, San Agustin Kultur Gunea, Arte eta Historia Museoa, Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta bestelakoen espazio osagarria bilakatu nahi dute, zerbitzu publikoa eskaintzeko gunea bihurtuz. “Bakoitzaren autonomia errespetatuta, Durangoko Kultur Mahaia edo antzerako fororen bat sortzea proposatuko diogu Udalari”.

Egitasmo berria gauzatzeko hainbat bilera egin dituzte dagoeneko kultura arloan lanean ari diren herritarrekin zein kultur taldeetako kideekin, “bataz beste 60 pertsonarekin bildu gara eta otsailaren 27an egindako azken bilerari jarraipena emango diogu datozen hilabeteetan egingo ditugun lan saioetan”, Sanchezen esanetan.

Hiru lan saio

Plateruenaren etorkizuna bideratzen jarraitzeko helburuarekin, beste hiru bilera egingo dituzte datozen asteetan. Lehenengoa, zer da kultura eta zer den euskal kultura landuko duen monografikoa izango da; bigarrenean, euskara izango da hizpide eta erabilera zelan sustatu daiteken erabilera Plateruena bezalako gune batetik; eta hirugarren lan saioan, partehartzea eta langileen lana eta boluntarioena zelan orekatuko den jorratuko dute.

Gainera, lehenbailehen i­reki nahi dute aretoa, “itxita jarraitzen duen egun bakoitzeko, Durangok aukera bat galtzen duelako”, Sanchezen esanetan. ‘Plateruena ta gero zer?’ dinamika bultzatzen ari diren kideek emandako pausoak eta egiten ari diren urratsen berri eman diote Udalari. “Gu diagnostiko eta proiektu zehatz batetik abiatzen gara eta jendea gureganatzea nahi dugu ekarpenak egiteko. Udala berriz, eraikinaren jabea den heinean, azaldu digute zer egiten ari diren Plateruenaren inguruan. Bide biak paraleloan doaz eta pozgarria litzateke antzerako konklusioak izatea ”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar