Iturriaga, Colina, Amuriza eta Iguaranen bertso saioarekin
hasiko dira Etxanoko jaiak

Gaur hasi eta eguaztenera arte iraungo duen egitarau zabalarekin ospatuko dituzte Etxano auzoko jaiak. Arratsaldeko seietan jaurtiko den txupinazoarekin eta ordu berean hasiko den mus txapelketarekin abiatuko dituzte ospakizunak.

Arratsaldeko egitaraua “Txapela buruan eta dantza munduan” umeentzako antzezlanarekin jarraituko du eta 20:30etatik aurrera tortilla txapelketa ospatuko da. Eguna bukatzeko Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Oihana Iguaranek eskainitako bertso saioa egongo da.

Biharko ospakizunak hamaiketan ospatuko den mezarekin hasiko dira; ondoren, Zornotzako otxotearen ikuskizuna egongo da. Eguerdirako esku pilota partiduak antolatu dira eta 14.30etan herri bazkaria izango da.

Etxanoko dantza taldearen eskutik aitite-amamei omenaldia egingo zaie 17:30etatik aurrera. Ondoren, Joselu Anaiek girotutako erromeria izango da. Gaueko luntxa eta gero, 22:30etan, kantu dantza txapelketa, Etxanotarren emanaldi musikatua,antolatu dute.

Eguaztenean izango den jaietako azken eguna Xeberren omenezko mendi martxarekin hasiko da goizeko 9:30etan. Meza eta gero, artzain txakurren II. lehiaketa ospatuko da. Bostetik aurrea umeentzako puzgarriak, tailerrak eta jolasak eta bestelako hainbat ekintza egongo dira. Jaiei amaiera emateko parrilada bat prestatuko dute eta, ondoren, kontzertu bat egongo da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

1 Comentario

  1. Avatar
    Ardu
    1
    0

    Errakuntza bat dago azpi titularrean. ez dira Etxano auzoko jaiak izango. Etxano herriko jaiak izango diara, edo auzoren batekoak izatekotan, Etxanoko Dudea auzokoak.
    Kontuan izan hurrengorako.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar