Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

ITG taldeak inkestak egingo ditu durangarrek erosketetan dituzten hizkuntza ohiturak jakiteko

Uztailaren 31a arte erantzun ahalko zaio ITGren inkestari.
Uztailaren 31ra arte erantzun ahalko zaio ITGren inkestari.

ITG taldeak, hau da, ‘Salerosketak be euskeraz’ kanpaina garatzen duen erakundeak, inkestak egingo ditu uztailean zehar durangarrek erosketak egiterakoan dituzten hizkuntza ohiturak jakiteko. Galdeketari erantzuten diotenen artean iPada zozkatuko da.

Uztailaren 1etik 31ra bitartean egingo diren inkesten ardatza “Erosketak ze hizkuntzatan egiten dozuz?” izango da. Galdetegian jasotako erantzunen bitartez, “Durangoko euskeraren erabileraren errealitate mapa” gauzatu nahi dute ekimenaren arduradunek.

Galdetegia dozena bete galderez osatuta dago eta parte hartzaileen datu orokorrak eta erosketa ohiturei buruzkoez gain, “Salerosketak euskeraz egiteko aukera izatea eskertzen dozu?” edo “Gaur egun salerosketak euskeraz egiteko aukerak ze asebetasun maila sortzen deutsu” bezalako galderei erantzun behar da. Partaide guztien artean iPad bat zozkatuko da.

Formularioa erantzutea nahi duenak helbide honetan edo Facebooken du galdetegia.

Honako hau, ITG taldeak durangarrek salerosketetan dituzten ohiturak jakiteko egiten duen bigarrena izango da. Lehena 2013ko azaroan egin zen eta orduan merkatarien hizkuntza ohiturak aztertu ziren.

Uztaileko iPada

Bestalde, ‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainaren hogeita hirugarren iPad elektronikoa zozkatu zen uztailaren 1ean eta zenbaki saritua Saltsanen banatutako 493.251 izan zen.

Ordezko zenbakia berriz, Naturalki dendan banatutako 477.325 txartelari egokitu zitzaion.

ITG taldeak bultzatutako ‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainaren helburua Durangoko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados