Hitz saltsan

Iragarkietan, denak ama bakarrak... omen

Karmele Aurtenetxe

Hitz saltsan

Karmele Aurtenetxe

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Ver todos sus artículos


Bariku goizeko autobusean nahigabe entzun nuen iruzkinak ekarri dit gaurko zutabe honetara ekarriko dudana. Goizean goizik, Madrilera zihoan bati emazteaz galdetu, eta hara non erantzun zuen “etxea eta umea jagoten” geratu behar izan zuela. Halako adierazpenak gehiegitan erantzun ditudan arren, orduko harridura telebistako xaboi eta janari iragarkiek sortzen didatenarekin uztartu, eta hona hemen, hitzetan gauzatu zaidan haserrea.

Inguratzen gaituen guztia da iragarkia, inguratzen gaituen dena salgai omen dagoelako, eta saltzeko erabiltzen diren mezuek deigarritasuna bilatzen dute. Kazetaritza eskoletan titular baten garrantzia aldarri bihurtzen da; eta zoritxarrez, gutxitan gomendatzen da egokitasuna eta zuzentasuna, ikusle/entzulearen arreta bilatzen delako.

Adibide gisa emango nuke, atzo goizean telebistan ikusitako iragarkia. Emakume bat -haurduna bera- ama izateak dakartzan lanez gainezka, kexu da eguna arroparen orbanak garbitzen ematen duelako eta  luze barik etorriko zaion umearekin lan gehiago izango duelako. 

Salbatzera etorri zaio garbikari miragarria, etxeko andre guztien arazoak “garbitzera” omen datorrena. Iragarki horiek ikustean ematen du pertsona batek izan dezakeen arazorik handiena dela praka estreinatu berrietan erortzen den txokolate tangada.

Baina hori ez da esatera nentorrena. Non ote dago bigarren umearekin larri eta estu dabilen andretxo horren bikotea?

Komunikabideetako mezu matxistetaz hitz egiterako orduan, erraz aipatzen ditugu berrogeita hamargarren hamarkadakoak. Orduko garaietan inor ez zen harritzen emakumearen egitekoa gizona, umeak eta etxea zaintzera mugatzen bazen, edo  tresnen sinpletasuna adierazteko, emakumeek erabiltzeko modukoak ere bazirela esaten zelako.  

Horiek guztiak gainditutzat jotzen ditugun garaiotan, emakumeak dira beti xaboiak saltzen dituztenak, gizonezkoak direnean ere, dotoretasunez jantzita daude eta garbiketa “beste mailara” igotzen dute.

Horren aurrean, gizonezkoak dira aurrealdean zero kateatuak daramatzan autoak gidatzen agertzen direnak, gizonezkoak beti   teknologia aurreratuenak saltzeko iragarkietako pertsonaia nagusiak, gizonen ahotsa da bankuen iragarkietan entzuten diren ahotsak….

Bien bitartean,  hor dabil  andretxoa umearen arropatik zikinkeria kendu ezinik, batek daki nondik ibiliko ote den  bikotea. Ala, izango ote da  telebistan agertzen diren horiek  guztiak ama bakarrak direla? Talde horretakoa izanik, gomendio modura esango nieke  behar ez direnengatik hainbeste ez arduratzeko.

 


Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


0 Comentarios



También te puede interesar

Doña Elvira, imagínate Euskadi
En otra onda
LRRTM1
Hormonak eta feromonak
Hitz Saltsan
Talaia.
Akordatzen.
Un ojo siempre atento
Eskegitokia
El blog de Alconero