Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ipuin kontaketa eta egurrezko haur joko tradizionalekin jolasteko aukera egongo da Mañarin

PeruMagdalena
Peru Magdalenak Ebaristo ‘Kirikiño’ eta Errose Bustinzaren ipuinen bertsioak eskainiko ditu.

Familiei eta musikazaleei zuzendutako ekimenak egongo dira bihar Mañarian, egutegian bat egingo baitute Ondarearen Europako Jardunaldiak eta Bizkaiko Hotsak organo zikloak. Arratsaldean gauzatuko den egitarauan herriko ipuinen kontaketa eta egurrezko haur joko tradizionalekin jolasteko aukera egoteaz gain, Andra Mari elizako organoaren 250. urteurrena ospatuko dute.

Mañariko Kultur Etxean abiatuko dira ekimenak arratsaldeko 16:30etan, Peru Magdalena idazle durangarrak eskainiko duen ipuin kontaketa saioarekin. Gerediaga Elkarteak eta Mañariko Udalak antolatutako ekitaldian Ebaristo ‘Kirikiño’ eta Errose Bustinza osaba-loben idazle entzutetsu mañariarren ipuinak bertsionatuko ditu gaztetxoei kontatzeko.

Errosek, gerra aurretik, Euskal Herriko baserrietako ipuinak bildu, osatu, idatzi eta argitaratu zituen, berreskuratze horrekin lan etnografiko eta mitologiko itzela eginez euskal kulturaren alde.

Magdalenak eskainiko duen saioa amaitutakoan zurezko jokoekin jolas egiteko aukera izango da haur-parkean.

Organo kontzertua

Bestalde, Bizkaiko Hotsak organo zikloan tartekatutako kontzertua egongo da arratsaldeko 19:00etan hasita, Andra Mari elizako organoaren 250. urteurrena ospatzeko. Jesús Gonzalok ‘De flautados a clarines’ izenburuarekin eskainiko duen kontzertuaz gain Mañariko parrokiko organoak eskaintzen dituen sonoritate desberdinen inguruko azalpenak emango dizkie bertaratzen direnei.

Ohikoa bada organo kontzertuetan garai bat, konpositore bat, eskola bat edo estilo bat lantzea, Mañarirako prestatu duen egitarauan parrokiko organoaren soinua izango da ardatz nagusia.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados