Friso
Friso
Friso
Friso
BIDEOA

Intxortako frontean hildako
44 elorriarrak gogoratu zituzten borrokaren 81. urteurrenean

 

Elorrioko Udalak eta inguruetako udal ordezkariek orain direla 81 urte Intxorta mendian hildako 231 gudari eta milizianoak, 44 elorriar tarteko, omendu zituzten atzo goizean egindako ekitaldiak. Bertan egon zen Idoia Buruaga Elorrioko alkateak, hildako herrikideak “ahanzturan ez galtzea” aldarrikatu zuen.

‘Intxortako Atea’ izeneko monumentuan egindako ekitaldian apirilaren 20an betetako Intxorta mendiko erresistentziaren 81. urteurrena gogoratu zuten. Gerra zibileko norgehiagoka horrek zazpi hilabete iraun zituen eta bertan 38 batailoi ezberdin aritu ziren Intxortako magalak defendatuz eta Francoren tropei aurre eginez.

Gertaera horiek gogoratu eta mendi hartako frontean hildakoak omendu asmoz, ekitaldi sorta antolatu zuten ‘Intxorta 1937’ Kultur Elkarteak eta Elgetako Udalak.

Hildako 44 elorriarren izen abizenak gogorarazteaz gain, etorkizunera begiratzeko lehenik iragana ezagutu behar dela nabarmendu zuen Buruagak bere agerraldian. “Berriro gertatu ez dadin, gure seme-alabek ezagutu dezatela gure aitita eta amamen istorioa”, adierazi zuen.

Horren harira, Elorrioko udalaren laguntzarekin sortu berri den ‘Laumunarrieta 1937’ elkarte memorialistaren lana goraipatu zuen, “Elorrion ere gertatutakoa ezagutarazteko tresna garrantzitsua delako”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Gor
    4
    0

    Pozgarria da behingoz Memoriaren gaian Elorrion zerbait egiten ari dela ikustea. Bazan ordua, zorionak!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar