Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Intxaurre Elkarteak txosnetako pregoia irakurriko du

Intxaurre Elkarteak txosnetako pregoia irakurriko du

25. urteurrena ospatu berri du Intxaurre Kultur Elkarteak eta aurtengo Txosnaguneko pregoia irakurtzeaz arduratuko da. Txosna Batzordeak aurreratu duenez, San Faustoko jai egitaraua prestatu dute eta eguneko ekimenak indartu nahi dituzte. Hauen artean Gazte Eguna, eta bertan  400 pertsona biltzeko erronka jarri dute.

Jai herrikoiak eta parte-hartzaileen alde, Txosna Batzordeak “arreta handiz” prestatu du datorren urriaren 7tik 16ra bitartean ospatuko den aurtengo jai egitaraua. Bertan, hainbat kontzertu, txapelketa eta ekimen antolatu dituzte, egunez zein gauez egiteko asmoarekin.

Ekitaldien artean, aipagarriak dira  urriak 8an ospatuko den Gazte Eguna, baserriko produktuen erakusketa eta dastaketa urriak 9rako, paella lehiaketa 13an, mozorro eguna 15ean eta Pantxikari agurra azken egunean.

Pertsona eta eragile ezberdinek osatzen dute Durangoko Txosna Batzordea, “kolore guztietakoak eta anitzak izaeran, eta azken finean horrexek aberasten gaitu”. Izan ere, deia egiten dute herritarrei txosnagunetik pasatu eta antolatutako ekintzetan parte har dezaten.

Azkenean, Txosnagunea Pinondon kokatuta izango da aurten. Izan ere, Txosna Batzordetik azaldu dutenez, “eskerrak eman nahi dizkiegu, durangarrei, gizabanako zein elkarteei, ostalariei, eta abar. Udalari dagokionez, alderdi politiko guztiei, entzun, lagundu  eta, gure ustez, ulertu egin gaituztelako”, esan dute prentsa ohar baten bitartez.

 

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados