Intxaurre Egunek etenaldia egingo du Iruñeko manifestaziora joateko

IntxaurreDurangoko Intxaurre Kultur Elkarteak ‘Intxaurre Egune’ ospatuko du zapatuan eta egunerako prestatutako egitarauan etenaldia egingo dute arratsaldean Iruñean Altsasuko gazteen alde egingo den manifestaziora joateko.

Urteurren ospakizuna eguerdian hasiko da pintxo dastaketarekin. Bertaratzen direnek  JanGo Dot pintxo lehiaketan ‘Lágimas de María’ ardoarekin hobeto bat egiten zuen saria irabazitako ‘Intxaurretik’ pintxoa zein beste pintxo eta razioak probatzeko aukera izango dute.

Ospakizunak Bertsoak balkoitik balkoira ekimenarekin jarraituko du. 13:00etan hasiko den ekitaldian Josune Aramendi, Igor Elortza eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ izango dira kantari.

Arratsaldean ospakizunaren etenaldia egingo da. 15:0oetan ‘#AltsasukoakAske. Hau ez da justizia’ goiburuarekin Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko antolatutako autobusa irtengo da. Manifestaziora joan nahi duenak izena eman dezake Intxaurre tabernan eguenera arte.

Intxaurre Egunek jarraipena izango du 23:30etatik aurrera, Gora Etorri eta DJ Jkinek eskainiko dituzten saioekin.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar