Durango - Urkiola eguerdian zabaldu dute
Mendateak irekita daude
I. G. 08/03/2010
Elurrak berriz jantzi du zuriz Durangaldea eta arazo ugari sortu ditu goizean errepideetan. Trabakua, Urkiola eta Kanpazar itxita egon dira, elurraz gain izotza ere bazegoelako bidean. Orain, (eguerdiko 14.30etan) eskualdeko portu guztiak irekita daude baina kontuz gidatzea gomendatzen da, Trafiko Sailetik jakinarazi dutenez.
Negu giroa etorri da berriz gurera eta herri zein mendiak zuri esnatu dira gaur. Paisaia zuritzeaz gain, arazo ugari sortu ditu elurrak goizeko lehen orduetan Durangaldeko errepideetan. Trabakua, Kanpazar, Autzagane eta Urkiola itxita egon dira. Elurraren azpian izotza zegoelako eta horrek trafikoa asko zaildu du. Hamaikak aldera zabaldu dituzte Trabakua eta Autzagane, Kanpazar berriz, eguerdira arte itxita egon da, Trafiko Sailetik adierazi dutenez. Urkiola ordea, ordu biak aldera zabaldu dute, goizean zehar autoak kateekin pasatu behar izan dira bertatik eta kamioientzat itxita egon da.
Gainera, hainbat autobus zerbitzuk ere arazoak izan dituzte. Ondarroa eta Bilbao lotzen dituen Bizkaibuseko autobusak, Durangaldean hainbat geldialdi egiten dituena, ezin izan du goizeko lehen ordu horietan Trabakuatik pasatu eta Debatik zehar etorri behar izan du Durangaldera. Lekeitio eta Bilbao lotzen dituen zerbitzua etenda egon da para bat ordutan.
Eguraldiaren iragarpenak dioenez, iluntzetik aurrera atertzeko joera hartuko du nahiz eta hotzak jarraituko duen.
También te puede interesar
- Durango »
- PP y la izquierda abertzale opinan hoy
08/03/2010:: El pleno extraordinario para aprobar los presupuestos se celebrará mañana por la tarde
- Durango »
- El plazo de inscripción se abre hoy
08/03/2010:: El Ayuntamiento crea una bolsa de trabajo para 12 puestos
- Durango »
- Es una iniciativa dirigida a escolares






