Indarberritutako egitaraua prestatu du aurten Mañariko Jai Batzordeak Andra Mari jaiak ospatzeko

Aurten 'Mexiko' izango da San Roke egunean ospatuko den mozorro eguneko gaia.
San Roke egunean ospatuko den mozorro eguneko gaia ‘Mexiko’ izango da.

Mañariko Jai Batzordea “herriko eta kanpoko jendearentzat gustukoa izango den jai egitaraua” prestatzen ahalegindu da, antolatzaileetako kidea den Izaro Etxebarriaren esanetan. Helburu horrekin, aurten berrikuntzak izango diren zirku tailerra, bike-trial erakusketa eta patata tortilla txapelketaz gain musika kontzertu indartsuak iragartzen dituzte, besteak beste.

Andra Mari jaietan ohikoak diren hainbat ekitaldi orduz aldatzea erabaki dute antolatzaileek. Erabaki horretan indar handia izan du “herritarren artean egin genuen inkestan jarritako erantzunak” Etxebarriak aitortu duenez.

Lehen aldaketa jaien hasierarekin etorriko da, bihar. “Aurreko urteetan arratsaldean eman dugu txupinazoa eta aurten eguerdian izango da”. 13.00etan hasiko den ekitaldian Pitxitxiren igoera ere egingo da eta jarraian herri kirol desafioari ekingo diote.

Egitarauan tartekatutako bigarren aldaketa nabarmena hainbat mañariar biltzen duen otordua izango da. “Orain arte, txupinazoa piztu ondoren herri-afaria egin izan dugu. Aurten, jaiak zapatuan hasiko ditugunez, bazkaria egitea erabaki dugu, egun osoa aprobetxatzeko asmoarekin”, Jai Batzordeko kideak azaldu duenez. San Roke egunean egiten den Pitxitxiren agurra berriz, gauerditik gaueko 22.30era aurreratzea erabaki dute.

Hiru izango dira aurtengo jai-egitarauan tartekatutako berrikuntzak. Haurrei zuzendutako egitaraua osatzeko asmoarekin, bihar bertan egingo den zirku tailerra antolatu da. Etzi, birritan Europako bike-trial txapelduna izandako Javi Alonso asturiarrak erakustaldia eskainiko du eta jarraian lehen patata tortilla lehiaketa hasiko da.

Kontzertu erakargarriak

Musika izango da Mañariko jaietako osagai nagusietako bat eta “inguruetako jendea erakartzeko” asmoarekin, goi mailako taldeak eta bakarlaria gonbidatu dituzte. Bihar bertan izango den kontzertuan Hesian, Joxe Replay eta Skakeiten taldeak izango dira oholtzan; domekan The Potes eta Las Tea Partyren txanda izango da eta astelehenean, Andra Mari egunean, Mikel Urdangarin abeslari zornotzarra izango da protagonista.

Herriko dantzarien alardea Andra Mari egunera aldatu dute aurten eta saioa gaueko 22.00etan hasiko da. Herri kirolak euren tokia izango dute jaietako egun nagusian eta eguerdian izango den saioko protagonista Irati Astondoa izango da, ekitaldian Andoni Urrutia, Uxue Ansorregi edo Mikel Arregi ere izango direla.

Mozorro eguna

San Roke egunen, martitzenean, ospatuko dute aurten ere mozorro eguna eta aukeratutako gaia ‘Mexiko’ izan da. Egunean zehar paella txapelketa, Izurtzako dantzarien ekitaldia, natxo, rantxera eta joku mexikarrekin hornitutako festa mexikarra eta Joxpa taldearen erromeria egongo dira, besteak beste.

Jaietako egitarauan tartekatutako ekitaldiek 30.000 euro inguruko aurrekontua dute eta Udalak 25.000 euro jarri ditu. Aurrekontuan dagoen diferentzia “plazan jarriko ditugun bi txosnetan lortutakoarekin eta herriko enpresek emandako laguntzarekin beteko dugu”, Etxebarriaren esanetan

Gastuak murrizteko asmoarekin, plazaren garbiketa auzolanean egingo da laugarren urtez eta bertaratzen diren laguntzaileek hamarretakoa izango dute ondoren.

“Jaiekin disfrutatzeko, baina errespetuz bizitzeko” deia egin die herritarrei zein kanpokoei Mañariko alkatea den Endika Jaiok. Gainera, indarkeri matxistaren aurrean “ezetza ezezkoa dela beti” gogoratu du.

Egitarauan tartekatutako aldaketak izanda ere, herriko alkatea jaiekin gozatzeko prest dago eta bere jai-ordutegian ez dute huts egingo “kontzertuek, herriko jendea biltzen duen herri-bazkariak ezta paella bazkariak”.

herriko dantzarien alardea astelehenean izango da gaueko 22.00etan.
Herriko dantzarien alardea astelehenean izango da, gaueko 22.00etan.
Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar