Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Incursed, The Van eta 71 taldeak izango dira Durangaldeko Maketa lehiaketako finalean

the vanDurangaldeko maketa lehiaketa azken txanpara heldu da. Pasa den asteburuan ospatutako hirugarren kontzertua eta gero, epaimahaiak hiru talde finalistak aukeratu zituen. Azken ekitaldian lehiatuko diren hiru taldeak Incursed bilbotarrak, The Van berriztarrak eta 71 madrildarrak izango dira.

Edizio honetan parte hartzeko izena eman zuten 17 taldeetatik, 9 aukeratu zituzten epaimahaiak zuzeneko emanaldietan parte hartzeko. Finalaurrekoetan erakutsitako mailagatik hiru taldek lortu dute finalera heltzea.

The Van talde berriztarrak rock & roll klasikoa eta blues doinuak lantzen ditu; Incursed-eko bilbotarrek heavy-an mugitzen dira eta Madrilgo 71-k pop-rock doinuak eskaintzen ditu.

Aurtengo finala otsailaren 10ean izango da, gaueko 23:00etan hasita, Zelaieta zentroko kontzertu gelan. Finalistak diren hiru taldeek 20 minutuko kontzertua eskainiko dute eta ondoren sari banaketa egingo da.

Durangaldeko IV. Maketa Lehiaketak hiru sari banatuko ditu: talderik onenak 1.500 euroko diru-saria jasoko du; euskarazko kanturik onenak 500 euroko diru-saria lortuko du; eta hirugarren sariaren irabazleak Amorebieta-Etxanoko jaietan jotzeko aukera izango du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados