Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Ikus-entzunezkoak eta hitzaldiak tartekatuko dira Elorrion gaur hasten den Mendi Astean

Iñigo Iruretagoienaren solasaldiarekin hasiko da aurtengo Mendi Astea.
Iñigo Iruretagoienaren solasaldiarekin hasiko da aurtengo Mendi Astea.

Azaroa heltzearekin batera, Elorrioko Erdella mendi taldeak urtero antolatze duen Mendi Astea hasiko du gaur bertan. Iturri Kultur Etxean arratsaldeko 19.30ean izango diren ekitaldietan hitzaldiak eta emanaldiak tartekatuko dira eta aurtengo protagonistak, besteak beste, Oihana Kortazar eta Alberto Ceberio izango dira.

Aurtengo Mendi Astea gaur bertan hasiko da Iñigo Iruretagoienaren ’74 días atravesando el Himalaya’ emanaldiarekin. Mendiko zeharkaldi horretan 2.000 kilometroko ibilbidea egin zuen mendizale getxoztarrak, Kanchejungan abiatu eta Dolpo ingururaino.

Oihana Kortazar elgetarra izango da biharko berbaldiko protagonista eta bere ekitaldian ‘Mendi lasterketak’ izango ditu hizpide. Kortazarrek hainbat mendiko lasterketa irabazi ditu Espainian zein mundu osoan eta 2011n Skyrunnin World Serieseko Munduko Txapelkduna izan zen eta Europako Txapelketa irabazi zuen kilometro bertikala eta skyrace proba konbinatuan. 2012an lasterketa bertikalen Munduko Txapelduna izan zen.

Elorrioko Gaztetxean izango da eguazteneko ekitaldia. Saioko protagonistak Jairo del Río eta Rubén Treceño izango dira eta solasaldiak ‘Roca y agua: Europa a través de sus barrancos’ izango da solasaldiaren izenburu.

Xanti Ugartek eta Oñatiko Aloña Espeleologia Taldeak egindako ‘Urzulo’ dokumentala izango da ikusgai eguenean. Pelikula hau Aloña mendian dagoen Urzulo kobazuloan egindako esplorazioan oinarritzen da eta iazko Bilboko Mendi Film Festivaleko euskaraz egindako pelikula onenaren saria eskuratu zuen.

Barikuko hitzaldiak mendian izan behar den segurtasuna izango du hizpide. Ekitaldian Alberto Ceberio izango da hizlari eta bere barriketaldiak ‘Disfrutar con seguridad en la montaña’ izango du izenburu.

Aurtengo Mendiko Astea Erdella Mendi Taldeak aurtengo irteeretan ateratako argazki erakusketarekin eta bigarren mendi eskuko mendi materialaren merkatuarekin osatuko da. Bata zein bestea 18.00etatik 19.30era izango dira ikusgai.

Mendiko Astea Erdellaren lokalean zapatuan 16.30ean egingo den urteko asanbladarekin eta horren ostean egingo den luntxarekin osatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados