Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ikurriñak balkoietan ipinita egingo dute Bizkargi Egunaren gogorapena

ikurriña-balcon-balkoia
Argazkia: Iñaki Queralt.

Zornotzako Bizkargi Gogoratuz Elkarteak aurtengo Bizkargi Eguna bertan behera uztea erabaki zuen aurreko astean Covid-19ak eragindako osasun-larrialdia zela eta. Hala ere, egun horren oroitzapena mantentzea erabaki dute eta domekan ospatzen den Santikurtz Egunerako deitutako gogorapena ikurriñak etxeko balkoietan jarrita egingo dute.

Ekimen horrekin “gure auzokide desagertu eta errepresaliatuak eta Euskal Herri osokoak” gogoratu nahi ditu Bizkargi Gogoratuz Elkarte antolatzaileak.

Zornotza, Larrabetzu eta Morga herriek bat egiten duten Bizkargi mendi tontorrean urtero egiten den ekitaldiaren jatorria Gorozika, Morga, Etxano, Larrabetzu eta Muxikako parrokietako jendeak eta udaletxeetako zinegotziak elkartzen zituen ospakizunean dago. Gainera, Etxanoko jabetza duen ermitaren inguruan hainbat borrokaldi izan zen euskal gudarien eta faxisten artean 1936ko Gerra Zibilean, tontorra behin eta berriro irabazi eta galduz.

Bizkargi Egunak, beraz, aukera ederra eskaintzen du historia errepasatzeko eta birpentsatzeko. Hausnarketa egitea “interpretatzeko eta interferentziarik gabe kontatzeko aukera ematen digun inbertsioa da”, elkartetik adierazi dutenez.

Memoria kolektiboa berreskuratzea “gure herriaren eraikuntzarekin lotutako zeregina da, euskal gizartea bere historiaren gidoilari eta narratzaile nagusia izan dadin lortzeko ahalegina. Era berean, hainbat pertsona eta elkarte memorialistak ildo horretan egin duten lana azpimarratu nahi dugu, ‘amnesia kolektibo’ hori desagertuz joan dadin”,  Bizkargi Gogoratuz-etik adierazi dutenez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados