Friso
Friso
Friso
Friso

Ikerlari Gazteen Saria idatzizko ikerketa batek eta ikus-entzunezko lan bik irabazi dute

Gerediaga-Ikerlari-Gazteen-SariaGerediaga Elkarteak ikus-entzunezko bi lan eta idatzizko ikerketa bat nabarmendu ditu lehenengo aldiz antolatutako Ikerlari Gazteen Sarian. Guztira 36 lan aurkeztu dira, eta epaimahaikideek Peio Martin Estevez, 17 urteko zornotzarra, Ibone Gomez Tamayo, 18 urteko zaldibartarra, eta Adrian Burgada Ereño, 29 urteko durangarra saritu dituzte.

Peio Martinen ‘Elkarrizketa amamarekin’ ikus-entzunezkoak Andaluziatik Euskal Herrira bizitzen etorritako amamaren bizipenak jasotzen ditu. Epaimahaiak gaiaren ausardia eta “pertsonaia nagusiaren aukeraketa ere borobila izan dela nabarmendu du: gertukoa eta hunkigarria ”, Gerediagatik adierazi dutenez. Gainera, “lekukotzaren balio historikoaz aparte, teknikoki – gidoia eta muntaia kontuan hartuta – ondo egindako lana da”, azpimarratu dute.

Ibone Gomezek aurkeztutako ‘Euskal bidaiariak’ Durangaldeko herri ezberdinetatik bidaia egitea proposatzen du eta herri bakoitzeko leku esanguratsuenak aurkezten ditu. Epaimahaikideek formatua nabarmendu dute saria emateko, “lana ikuserraz egiten duelako. Gainera, jasotzen duen informazioa ondo jantzita dago eta era entretenigarrian azaltzen du”.

Adrian Burgadaren ‘Ibaizabal ibaia’ idazlanak Ibaizabal ibaiaren Goi-Arroko landa-paisaiaren bilakaera aztertzen du. Horretarako, Europako Corine Land Cover programa, Euskadiko Baso Inbentarioak eta PNOA programak aurkeztutako kartografia aztertu eta galera-mailaren hurbilketa kuantitatiboa zehaztu du.

Epaimahaiak “ikerketa landua” dela nabarmendu du, “teknikoki ondo antolatuta eta zehatza, lan bibliografiko interesgarriarekin”. Testuaz gain, egileak  artikuluan jasotzen diren argazkiak egin ditu eta mapa zein grafikak asko erabili ditu gaia azaltzeko.

500 euroko sariak

Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sariarekin, Gerediaga Elkarteak eta ekimena babestu duen Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoak “eskualdeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburua izan du”.

Sari-banaketa Abadiñoko Astola auzitegi-etxean egin zen eta irabazle bakoitzak 500 euroko saria eskuratu zuen.

Saritutako ikus-entzunezkoak biak, Gerediaga Elkarteko webgunera igota dagoen albistean ikus daitezke. Idatzitakoa berriz, PDF formatuan eskuratu daiteke, Gerediaga Elkarteari eskatuta, eta testuaren laburpena Astola aldizkariaren 16. alean argitaratuko da.

Epaimahaia Durangaldeko eta arlo ezberdinetako hiru gaztek osotu dute: Iruri Altzerreka Martinez (Garai) zuzenbide ikaslea, Helene Sanchez Zelaia (Durango) bioteknologian graduatua eta Liher Larrañaga Gabiria (Elorrio) ikus-entzunezko komunikazioan aritua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar