Seme-alabak ikasten dituzten familiei laguntzeko asmoarekin, Elorrioko Udalak 5.000 euroko partida jarri du 2020-2021 ikasturteari begira. Pertsona bakoitzak jasoko duen gehiengo diru-laguntza 150 euroko izango da eta emandako subentzioa ezingo da izan egindako gastua baino handiagoa.
Hasi berria den 2020-2021 ikasturterako jarritako diru-atalarekin 2020ko ekainaren 1etik urriaren 30era bitartean egindako erosketak subentzionatuko dira.
Diru-laguntzak testu liburuak zein arkatzak, boligrafoak, koadernoak, folioak eta kontsumigarri informatikoak eta bestelako mahai gaineko materialak eta suntsikorren erosketak laguntzarako bideratuko dira.
Sailkatzaileen, kalkulagailuen, konpasak, eskolarako motxilak eta bestelako material ez suntsikorren erosketa, zein ordenagailu eramangarrien edo mahai gaineko ekipo informatikoen erosketak ere lagunduko dira.
Gainera, ikastetxeak beren-beregi eskatutako edozein material eskuratzeko laguntza ere emango du Udalak.