Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Ikasleek goizean egingo duten kalejirarekin hasiko dira bihar Berrizko inauteriak

TrikiPanderoScottishBand
Triki Pandero Scottish Band taldeak girotuko du etziko kalejira.

Eskola umeak eta herriko koadrilak izango dira protagonista nagusiak Berrizen bihar eta etzi ospatuko diren Inauterietan. Bihar, kalejira eta diskofesta izango dute gaztetxoek eta zapatuan koadrilen topaketa eta kalejira eta afari herrikoia egongo dira.

Biharko egitaraua goizeko 10:30ean abiatuko den haurreskolako ikasleen kalejirarekin hasiko da. Ordu erdi geroago, herriko ikasleen mozorro kalejira hasiko da eta jarraian ekitaldia egongo da Berrizburu kiroldegian.

Eguerdiko 12:00etatik 13:30era bitartean trena ibiliko da Olakuetatik Elizondoraino eta 16:30etik 19:30era bitartean Elizondotik Olakuetarako bidea egingo du. 18:30ean musikaz eta bestelako ekitaldiekin osatutako Euskal Diskofesta hasiko da frontoian eta ondoren, txokolate dastaketa egongo da.

Zapatuko ekitaldiak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira, koadrilak kiroldegi aurreko plazan egingo duten topaketarekin. Ondoren, kalejira egingo dute Olakueta plazaraino Triki Pandero Scottish Band taldearen laguntzarekin.

Gaueko 21:00etan mozorrodunen afari herrikoia egingo da frontoian eta ondoren Dj  Robertek girotutako erromeria egongo da. Gauerdiko mozorro lehiaketako sari banaketan, 250 euro eskuratuko ditue nagusien koadrila onenak eta hamasei urte beherako gaztetxoen koadrilak berriz, 100 euro jasoko ditu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. DURANGON.COM

    Kaixo Pako:
    Notizian agertzen den argazkia Berrizko Inauterietako kartelean jarritakoa da, ondorengo linkean ikusi dezakezunez: http://www.berriz.eus/es-ES/Noticias/Documents/20200207_Berriz_Inauteriak_2020.pdf
    Gainera, argazki-oinean adierazten dugun bezala (“Triki Pandero Scottish Band taldeak girotuko du etziko kalejira”) taldea da inportantzia duena eta ez argazkia non dagoen eginda.
    Ondo pasu Aratusteak!!!

    Deja una Respuesta
  2. PAKO

    Eta ez dago Berrizko argazkirik notizia ilustratzeko??
    Norbait kolatu egin da eta Elorrioko plazako argazkia ipini

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados