Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Ikasleek egingo duten Santo Tomas feriarekin hasiko dituzte bihar Gabonetako ospakizunak Elorrion

Olentzero eta Mari Domingi.
Olentzero eta Mari Domingi.

Elorrion egingo diren Gabonetako ospakizunak bihar herriko ikastetxeetako ikasleek herriko plazan egingo duten Santo Tomas feriarekin hasiko dira. Haurrek eta gazteek  goizeko 11.00etan jarriko dituzte euren postuak eta salerosketak egiteaz gain, bertsoak eta Gabon kantak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Azken urteetan ohitura bilakatu den San Txibiri lasterketa Gabon egunean ospatuko da, hau da abenduaren 24an. Goizeko 11.00etan umeen lasterketa hasiko da eta helduena ordu bete geroago.

Gabon egunean Olentzero eta Mari Domingi izango dira protagonista nagusiak eta herriko ongintza zentroan dauden pertsonak  bisitatu ondoren, Herriko plazara helduko dira arratsaldeko 17.00etan.  Ordu bete geroago, Besaide dantza taldearen saioa egongo da.

Eguberri egunean Basilikako Koruaren emanaldia egongo da 12.00etako mezan.

Haur parkeak

Abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an haur parkeak egongo dira kiroldegiko frontoian, 2 eta 10 urte bitarteko umeentzat. 11 eta 16 urteko gazteentzat berriz, parke multimedia jarrik da elizpean abenduaren 27 eta 28an eta urtarrilaren 2 eta 4an.

Abenduaren 29an ‘Pupu eta Lore Aitona Manolorekin’ ikuskizuna izango dute ikusgai umeek Arriola Antzokian.

Urte zaharrari agurra eta urte berriari ongi etorria, mendira egingo diren irteerarekin ekingo diote elorriarrek. Erdella mendi taldeak 31rako antolatutako ibilaldiak Gongeta eta Atxaurrutxaganera helduko da eta urte berriko igoera Erdella mendira egingo da.

Urtarrilaren 5ean egingo den Errege magoen kabalgatarekin osatuko dira Gabonetako ospakizunak. Ekialdeko magoek  ongintza zentroek bisitatuko dituzte lehenik eta 17.30etatik aurrera Herriko plazan egongo dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados