Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Ikasleak diruagatik matrikulatu barik geldi ez daitezen konpromisoa eskatu dute

‘Uda Barnetegiak oporretan zabalik’ lemapean matrikulazio kanpaina aurkeztu dute gaur goizen, eta euskara ikasteko izena emateko deia egin dute Eusko Jaurlaritzak, HABEk eta Euskaltegiek. Hizkuntza Politikarako sailburuordea Lurdes Auzmendik Zornotzan gogoratu duenez, 2010ean 1.652 lagunek hartu zuten parte Uda Barnetegietan eta aurten kopuru hori gainditzea espero dute.

Krisialdi honetan murgilduta, “garai gogorrak bizi ditugula” gogoratu du gaur goizeko prentsaurrekoan Zornotzako Barnetegiko zuzendaria Maribi Zubiagak, eta “etorkizunari begira beldur gara prezioak matrikulazioan izan dezakeen eraginaz”.

Izan ere, “nahiz eta berarentzat ere garai gogorrak izan”, administrazioari konpromisoa eskatu dio Zubiagak “ikasleak etorri barik geldi ez daitezen diruagatik”. Zuzendariak aurerratu duenez, 15 eguneko egonaldia Barnetegian 400 euroko aurrekontua dauka. “Dirulaguntzak gutxi dira eta askok ezin dute parte hartu”, gogoratu du.

Honen harira, Hizkuntza Politikarako sailburuordea Lurdes Auzmendik euskaltegietarako diru kantitateak ez direla murriztu aurreratzeaz gain, Jaurlaritzaren “baitan bakarrik ezin da egon honelako krisi bati aurrera egitea” gogoratu du. Alde honetatik, Auzmendik esan duenez, “gero eta gehiagok elkar hartu behar dugu”.

Lagunartean eta giro onean

Sailburuordeak agerraldian esan duenez, euskaraz bizitzeko eta euskara ikasteko aukera zabala eskaintzen dute Uda Barnetegiek. “Ingurune euskaldunean, giro atseginean, bi edo lau astez euskara praktikatzeko aukera ematen dute. Eta guztietan garrantzitsuena dena, ikasketa hori lagunartean egiten da, giro onean eta ondo pasatzeko helburuarekin”, azpimarratu du Auzmendik.

1993-1994 ikasturtean sortu zirenetik ibilbide luzea egin dute Uda Barnetegiek eta urte hauetan egin duten lana izugarria eta lortu dituzten emaitzak oparoak izan dira. “Euskal hiztun berriak sortzeko nahiz euskara erabiltzaileen kopurua areagotzeko euskaltegiek nahiz udako barentegiek egiten duten lana garrantzi handikoa da”, azpimarratu du.

 

ZORNOTZAN. Zornotzako albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados