Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Ibilbideak familian egiteko proposamena luzatu du Udalak

Basoan ibiltzen ikasteko, ibiliz eta ingurumenaz gozatuz, familia guztiarentzako senderismo ibilbideak antolatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak. “Ibilbideak familian” ekimenaren bitartez, herriko landaguneak, auzoak eta basoak ezagutzeko aukera izango dute. Proposatutako irteerak datorren 21, 28 eta azaroaren 4an burutuko dira.

2007. urtean martxan jarri ziren ibilaldiak, etxeko txikienei zuzenduta izango dira aurten. Udalerriaren mugetako batzuk ukituko dituzten hiru ibilldi diseinatu dira ekimen hau burutzeko, basoan ibiltzeko esperientzi handirik ez duten 6 urtetik gorakoek egiteko modukoak. “Basoan ibiltzen ikasteko, ibiliz gozatzeko eta ingurumenaz gozatuz ikasteko parada emengo diete ibiladi hauek parte hartzen dutenei”, gogoratu du aurkezpenean Andoni Agirrebeitak, Kultura Zinegotziak.

Ibilbideen diseinuan mendizale eta euskaltzale amorratua den Jokin Berrio zornotzarra izan da. “Edukiera pedagogikoa izan behar zutela argi geneukan. Honetaz gain, umeentzako kirola egiteak dituen onurak erakusti nahi dugu ”, azpimarratu du Berriok.

Arduradunek gogoratu dutenez, ekimen honetan parte hartzen duten umeek nagusi batek lagunduta joan beharko dute. Irteerak goizeko 10.00etan izango dira, Gudari kaletik eta parte hartzeko Zelaieta apuntatu behar da.

Proposatutako ibilbideak:

– Urriaren 21ean: Bernagoitia – San Migel  (5,5 km)
Zornotzako hego-ekialdeko bazterretik hasita, Iurretarekiko mugan, hiru herriren artean banatuta dagoen auzoa bisitatuko dugu: Oromiño Gero, Sarasuako mahastiak ikusita, GR-Mikeldi aprobetxatuko dugu Zamalloatik San Migelera joateko.

– Urriaren 28an: San Migel – Etxano (5 km)
Aurreko astean amaitutako lekutik hasita, san Martineko txokoa bisitatuko dugu. Gero, Alakaoko bideaz baliatuta, Etxanora iritsiko gara.

– Azaroaren 4an: Amorebieta – Lemoako Atxa
Ogena auzotik hasi eta oraindik abiadura handiko trenaren lanek apurtu ez duten bidezidorra hartuta, Lemoako Atxa (Gantzabal) zapalduko dugu, bertan dauden ikuspegiekin gozatuz.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados