Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
BIDEOA ETA ARGAZKI GALERIA

Ibilaldiak aurreikusitako 100.000 pertsona erakarri ditu Durangora

‘Dagigun’ goiburupean Durangoko Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolak antolatutako Ibilaldiak, aurreikusitako 100.000 pertsona inguru erakartzea lortu du, antolatzaileek eguerdian egindako lehen balorazioaren arabera.

Aurtengo Bizkaiko ikastolen jaiaren arduradunak pozik azaldu dira bildutako jendetzarekin eta giroarekin, eta eguerdiko euri-zaparradak ez du inor kikildu ezta gehiegizko eraginik izan ibilbidean atondutako bost guneetan.

Boluntarioen inplikazioa eta kopurua ere azpimarratu dute antolatzaileek, guztira 1.000 lagunetik gora izan direlako antolaketa lanetan. Horietariko asko aurtengo Ibilaldiak sortutako ‘Eragile moreak’ bilakatu dira, hau da, erasoak prebenitzeko zaintza lana egin duten boluntarioak.

Oleaga eta Elizburu

2016ko Ibilaldia goizeko 10.00etan hasi da, Ibaizabal ikastolako guraso eta langile diren Rosi Oleagak eta Rosa Elizburuk zirkuitua inauguratzeko zinta moztu ondoren. Oleaga eta Elizburu, “guraso eta langile” izateaz gain, “eredu izan dira euren lanarekiko jarreran” antolatzaileen esanetan, eta biak hunkituta agertu dira ospakizunei hasiera eman dion ekitaldian.

Zirkuitua ireki aurretik, gonbidatutako agintarien agurra eta ongi etorri ekitaldia egin da Ibaizabal ikastolan, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izan dela. Berarekin batera, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Aitziber Irigoras, Durangoko alkatea; Andres Urrutia Euskaltzainburua eta Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria, besteak beste.

“Ikastolen aldeko jaia” izateaz gain, Ibilaldia “ikastola eredua aldarrikatzeko jaia” ere badela azpimarratu du Tellituk, modelo hori “urterik urtera garatu, berritu eta hobetu” egiten delako.

Ikastolen Elkarteak egiten duen lanaren adierazgarri, datorren astean Londresen egingo den Eltons sari-banaketa aipatu du Tellituk. Ikastolak ingelesezko testu liburuei ematen zaien sari horretarako finalista dira, National Geographic eta Cambridgeko Unibertsitatearekin lehian.

[layerslider id=”10″]

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (7 votos, media: 3,86 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

26 Comentarios

  1. Besterik gabe...

    Toca cambiar de chip. Toca reciclarse. Ha llegado el momento de reinventarse. El Ibilaldia agoniza año tras año.

    Deja una Respuesta
  2. Marta

    Hurrengoan zure etxea egin dezatela, eta guztiok jungo gara txiza egitera…aupa ibilaldiko txerriak.

    Deja una Respuesta
  3. Pittu

    Ikastolako gurasoa naiz. Atzoko jaia izugarri positiboa iruditzen zait. Mozkorrak egon ziren eta errespetu falta batzuk ere bai, baina hori azpimarratzea maltzurkeriaz jokatzea da, izan ere, oso oso giro polita egon zen. Adin guztietako jendea egon zen eta giro sanoa izan zen nagusi. Eskola publikoen aldekoen kritikei dagokienean, zera esango diet: ikastolek funtzio publikoa betetzen dute. Ez da publikoa den bakarra administrazioak eskaintzen duena. Hori espainia eta Frantziaren eredua da, baina europan badira beste kontsiderazio publiko batzuk. Ikastolek ez dute irabazpide asmorik, herri mugimenduak dira, eta esukara bultzatzea dute helburu, zazpi herrialdeetan. Gu ez gaude datorren politikariaren pajeoen arabera kurrikuluma moldatzeko prest, Celaak planteatu zuen trilinguismo faltsuaren kasuan bezala. Ikas prozesuaren gaineko ardura geurea izatea nahi dugun gurasoak gara arduradunak, eta ez gaude prest politikari ezjakin eta antiesuakldunen esku uzteko. Kuota ordaindu behar dela? zoitxarrez bai. Etorkin gutxi daudela gurean? bai, gehiago egon beharko lirateke, baina hori ez da gure errua. Hezkuntza legea behar dugu. HOri aldarrikatzen dugu eta horretarako ari gara lanean

    Deja una Respuesta
    1. Maria

      Positiboa?? Gustatuko litzaidake bakarrik bost minutu zu zure etxea zaintzea egotea, kaka eta txisa atean, behirak ormaren kontra apurtuta, dena idazten, Kompresak aldatzen zure aurrean, zure landareen artean kondoiak erabiltzen, umeak alkola edaten, hori da ikastoletan ikasten dena??

      Deja una Respuesta
  4. Laguntzaile bat

    Ezer esan aurretik informatu gaitezen e!! Ehundaka antolatzaile ibili ginen modu boluntarioan jo ta fuego lanean! Errespetu falta itzela iruditzen zait 5 katu besterik ez ginela egon esatea! Eragile morea eraso sexistak kontrolatzeko, garbiketa taldea egun osoan zehar garbitzen ibiltzeko, eta alkohol gehiegikeriak kontrolatzen beste talde bat! Gutxi iruditzen zaizu prestatu den antolakuntza osoa? Noski ez dugula durango osoa zaintzeko bezain kapital soziala, baina ez guzurrik esan eta ez ahalegindu ibilaldia kriminalizatzen!!

    Deja una Respuesta
    1. Maria

      Garbitzen, bost paper hartzea ez da garbitzen eh!! Nork kendu zituen kristalak,Kompresak,kondoiak,eta kalimotxoa leihoetatik??? Atzo egon ziren dena garbitzen, baina hori beti bezala herrikoek ordaintzen dugu.

      Deja una Respuesta
  5. Koldo

    Soy de los que no participo en IBILALDIS ni en fiestas de las ikastolas de la EAE. Creo que tiene que cambiar radicalmente la política educativa. Primero la pública y luego ya veremos qué tipo de relación establecer con todas las concertadas. Concertadas digo porque no hay concertadas de 1ª y concertadas de 2ª (que parece que las ikastolas son las niñas guapas de la concertada). No hay diferencia. Las ikastolas ocupan un lugar de honor en la historia del euskera, por todo lo que hicieron en favor de nuestra lengua y cultura, pero la ikastola hoy en día no aporta nada especial a la normalización del euskera, que no aporten el resto. No uséis el nombre del euskera en vano. No es propiedad de las ikastolas.
    Dicho esto, no admito que se les achaque a las ikastolas el problema del botellón y de la suciedad y de la falta de civismo de la gente. Por desgracia es un mal endémico que nos incumbe a todas y todos, no culpéis a la organización de la fiesta de ayer, que en ese sentido no tiene nada que reprochar. Excelente. Lo único reprochable es usar el objetivo del euskera como excusa para recabar fondos.

    Deja una Respuesta
    1. Concertadas de nivel 1 y 2.

      Lo triste es que la gente de la escuelas públicas critica mucho a las ikastolas, pero poco les importa de las escuelas concertadas de la IGLESIA. Esos también reciben subvenciones que van para la iglesia. Esos si que no deberían de recibir ningún céntimo de todos, que bastantes ayudas tienen antes también.
      Algunos tienen que hacer fiestas para recaudar dinero para mejorar escuelas y trabajar por el euskera. Pero otros viven están cómodamente con el dinero de todos y la iglesia católica.

      Deja una Respuesta
  6. Aitor

    Etxeko atarian txisa eta kaka egin diotena haserre egotea guztiz normala da. Eta balorazio guztia hasarre horretatik egitea baita ere. Baina antolakuntza txarra izan dela esatea gehiegizkoa iruditzen zait. Goizeko 10:30etan Zuhatzolatik eta Mataderotik pasa naiz eta dena oso garbi zegoen. Edozein gonbidatzen dut orain bertatik pasatzera eta argazkiak egitera. Edozien jaik horrelakoak dakarz.
    Ikastolek ez dute ez boteloia ezta jarrera inzibikorik bultzatzen. Zuhatzolako gunea kenduta, beste guneetan giroa bikaina izan da. Zoritxarrez guar egungo gazteek sare zosialak aprobetxatuta jaia eta jentea non dagoen ikusita beraien kedadak egiten dituzte eta berdin zaie euskararen aldeko jaia den edo Athleticek Championsa irabazi duen. Ikastoletako famili eta ikasleek egin duten lana bikaina izan da esparru guztietatik begituta. Eta ikastolen ereduaren aurka daudenak edozein zirrikitu bilatuko dabe berau kritikatzeko.

    Deja una Respuesta
    1. ana

      10rretan dena zegoen ondo, baina 12etan auzokide guztiak udaltzaingoa bezala egon ginen, umetxoak bost litroko botilekin alkolez Beteta, nork saltzen die alkola?? eta haien gurasoek non zeuden ? koma etiliko mutiko eta neska lar egon ziren, baina udaletzeak, ibilaldiaren antolatzaileek eta albiste guztiak dena oso ondo atera dela, ondo prestatuta zegoela…baina non sartu zarie??

      Deja una Respuesta
      1. Aitor

        Gaur goizeko hamarretan esan nahi nuen.
        5 litroko boteilarik ez zen saldu Ibilaldiko guneetan. Horiek euskotrenean zetozen gazteek ekarri zituzten.
        Nork egin behar du horren kontrola? Asteburu guztietan gertaztzen da hau, eta atzokoa bakarrik da deigarria? Alde zaharrean bizi garenok asteburu askotan ditugu kakak eta txisak portalean ta nork zaintzen du hori? Agian batzuk ez daude ohituta. Joan mesedez Zuhatzolara orain eta egizu argazki bat eta partekatu egizu.

        Deja una Respuesta
      2. kontrato denontzat

        Dena txarto egon zela esaten duten jende guztiarentzat doa.
        Ibilaldiaren lana, antolaketa eta giroa ZORAGARRIA izan zen. Beste urte bat gehiago ZORIONAK Durango eta deneri egin duzuen lan eta jai euskalduna lortzearren.
        Asteburu honetan Hendaian, aurrekoan Gipuzkoan, jendearen parte hartzea ezer! Zer esan dezakezu horretaz?
        Eskola publikoko betiko jarrera ez euskaltzale izaten jarraitzen du batzuen aldetik Euskara munduan lan egiten duenaren kontrako jarrera Maiatzak 29a baino lehen eta gerokoa lotsagarria da!!
        Ea zenbat jende batzen duen Hendaiak, suposatzen dut eskola guztietako famili guztiak joango direla, eskola publikoa ospatzera, 100.000 baino gehiago ziurrenik. Ala bada, ospatuko dugu eta zoriondu ere bai!

        Deja una Respuesta
  7. Leire

    Zenbat jende haserre ibilaldiagaz… Gauza bakarra esango dot…botelloia betiko moduan, zikinkeria ugari, baina ibilaldiagaz bukatu eta antolatzalaileak garbitzen eta gauzak ondo ipinten… Kritikatzea besteen lana erraza da….gora euskera eta ikastolak

    Deja una Respuesta
    1. ana

      Antolatzaileak ez zuten ez garbitu, begitu gaur goizean nola zegoen dena papelez, botilez, behirak apurtutak, kuleroak eta guztiz

      Deja una Respuesta
      1. Leire

        Antolatzaileek asko garbitu dute eta gaur goizean jarraitzen dabe garbitzen… Ibaizabal auzoa atzo gabean garbitu zuten… beste jaialdi batzuetan inoiz ez ditut antolatzaileak garbitzen ikusi… moskorrak ugari noski, zelako nobedadea, ez dut uste litronak guneetan salduko zituztenik…zuhatzolako ezin da onartu argi dago, baino hori guztia Ibilaldiaren ondorioa da ala?, mesedez zentsudunak izan gaitezen, jaialdi guztietan eta larunbatero istiluak dagoz, arazoa agian beste bat izango da ez? pentsatu beharko dugu agian, oraingo gazteak horrela ibiltzearen errua guztiona dala pizkat ez? Ez da izango agian gurasook edo gizarteak berak zerbait gaizki egiten ari garela?

        Deja una Respuesta
  8. Alize

    Zer antolatu dute antolatzaileak?? Umeak alkola edaten, koma etilikoarekin, behirak apurtuta, udaltzaingokoek korrikan ezer egin barik,kaka eta txiza egiten edozein lekutan, etorri diren gehienek ez dute hezkuntzarik…ikastolak bultzatzera etorri dira baina ikastolara joan dira noizbehin??

    Deja una Respuesta
  9. Ainhoa

    Mesedez. Ez nahastu guztia. Ibilaldia izan da Durangoko ikastolen eraikinak ordaintzeko, ez euskararen alde. Gaur egun zorionez ez dago ikastetxerik euskararen kontra. Eta bitartien publikako eraikinak Franco denborako porlanaz, eusten… Europan non beste halako irakaskuntza sistemarik? Diru publikoa publikarentzat

    Deja una Respuesta
    1. Marian

      Perdona pero las ikastolas las pagamos todos eh,acaso no sabes que una parte de los presupuestos de la Diputación vasca va a parar a las ikastolas, que si quieren sacar dinero para más cosas que no pongan excusas, la organización una mierda, invito a todos los durangueses y durangueses a que pasen por las zonas del ibilaldi…para que se vea como ha quedado todo lleno de mierda, cristales rotos, propiedades de los vecinos rotas, eso quien lo va a pagar las ikastolas??

      Deja una Respuesta
      1. Durangues

        Los durangueses que hemos amanecido el día después del Ibilaldi con una pintada en la fachada de nuestras en casas en favor de presos, amnistía etc, quien nos va a pagar la limpieza? El Ibilaldi?

        Deja una Respuesta
  10. leire

    Eta orain nork garbitzen du ibilaldiak zikindu duena?? Nork ordainduko die durangoko auzokideei egin diotena???ibilandia???

    Deja una Respuesta
  11. leire

    1000 antolatzaile?? 5 baino gehiago ez zeuden.
    100000 persona ibilandian??? Nork egiten ditu kontuak??
    Ibilandia koma etiliko eguna deitu behar zen, dena botilez apurtutak beteta eta gendea txiza ta kaka egiten, eta udaltzainak ondotik pasatzen ezer esan barik

    Deja una Respuesta
  12. izaro

    menores al borde del coma etílico, gente cagando y meando en la puerta de las casas, los vecinos de durango haciendo de policías, enfermeros y barrenderos y todo por las ikastolas, a quien beneficia el ibilaldi???mala organización no… pésima, la próxima vez habra que hacer el ibilaldi donde es que lo a organizado a ver que le parece que le vomiten en la puerta, le insulten etc etc.

    Deja una Respuesta
    1. Jon

      ¿Y que culpa tiene los que organizan el Ibilaldia sobre eso? ¿Creo que mas culpa de ello tienen todos los padres/madres de esos jovenes!

      Deja una Respuesta
  13. ana

    Fotografias bonitas las publicadas, pero faltan fotografias de lo que realmente ha habido tambien en la calle, cientos de menores cargados de litronas para hacerse su propia fiesta,
    un poco penoso ver desde la mañana menores bebiendo sin control

    Deja una Respuesta
  14. Estimazioak beti goraka?

    Eguerdian egindako estimazioen arabera 100.000 pertsona etorri dizela durangora? NUN ETA NOZ? Durangok bere biztanleriaren hirukoitza baino gehiago izan dabezela gaur eguerdia baino lehen? Seriotasun apur bat mesedez, 50 pertsona baino gehiagoko 2.000 autobus etorri al dira durangora goizien? Eurixaz jendeak ihes ein dau ta batzuk heldu aurretik buelta eman dabela danik dakiu.

    Badakit antolatzaileek ez dabiela inoiz goraka eindako aurreikuspenak bete ez dizela esango, baina gustauko jatan jakitea ZERTAN OINARRITU DIZEN eta nola ein daben NEURKETA.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados