Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ibilaldia eraso sexistetatik libre izateko, boluntarioak prestatzeko ikastaroa antolatu dute

Biharko formazio saioa 29ko Ibilaldiari begira antolatu dute.
Biharko formazio saioa 29ko Ibilaldiari begira antolatu dute.

Maiatzaren 29an Durangon ospatuko den Ibilaldia “gune ez sexista” bihurtu nahi dute antolatzaileek eta horretarako formazioa saioa prestatu dute biharko, maiatzak 19. Ekitaldia Kurutziaga ikastolako batzar gelan izango da 18.00etatik 19.30etara eta helburua Ibilaldian egongo diren ikasle, irakasle, senide eta herri mugimenduetako kideak ‘Eragile moreak’ bilakatzea da.

‘Eragile moreak’, Durangoko Ibilaldirako martxan jarritako “ideia berritzailea da”, antolatzaileen arabera. Ibilbidean peto morez identifikatuta egongo diren pertsona aktiboak izango dira, zaindariak alegia, eta “hori behar dugu jai giroan areagotzen diren indarkeria sexista kasuei aurre hartzeko”, antolatzaileen arabera.

Beraien zereginetariko bat “jai giroan gertatzen diren eraso sexistak bistaraztea izango da” eta bestea Ibilaldi egunerako sortu den protokoloa sozializatzea da. “Eraso sexista bat sortzen denean denok irizpide berberekin jokatzea eta erreakzioak arautzea da helburua”.

Ekimen honen bidez parekidetasun kontzientzia sustatu nahi dute eta horretarako  “gai honen inguruan arituak garen guraso eta irakaslez osatutako laukotea osatu dugu, ondo prestatutako eta gaiarekin arduratutako taldea”, antolatzaileen arabera.

Erasotuak bere burua defendatzeko beste tresna bat izan dezan ere pentsatua dago” eta horretarako,  ‘Eragile moreak’ zer diren azaltzen duen komiki bat egin dute ikasleen parte hartze zuzenarekin.

Jarraipena izango duen ideia

“Gure asmoa ‘Eragile moreen’ ideia eta esperientzia esportatzea da”, antolatzaileen arabera eta horretarako, “esperientzia metodologikoki jasotzea ezinbestekotzat jotzen dugu”. Ondorioz, “Ibilaldi ostean ere, lana badago”.

“Zoritxarrez, oraindik beharrezkoak dira jendartean hain erroturik dauzkagun jarrerak eta sineskeriak eraldatzeko ideiak” eta gainera “arazoa ikusaraztea eta horren aurreko jarrera aktiboak sustatzea premiazkoa dela” iruditzen zaie Ibilaldiaren arduradunei

Aurrera begira, hurrengo ikastoletako jaietako antolatzaileei “gure ilusioa eta gure esperientzia helaraztea dugu helburu; elkarlanean proiektuak garatzea eta hobetzea, gizarte eredu ez sexista sustatzeko asmoz”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados