
“Arabako Gorbeialdea ezagutzen” ekimena antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udaleko euskara sailak, Ibiliaz Ezagutu programaren barruan. Ekimenaren bitartez, euskaraz garatuko diren lau ibilaldik osaturik, Arabako Gorbeialdeko inguruak ezagutzeko aukera izango da.
Udal arduradunek azaldu dutenez, ibilaldiak martxoaren 17an eta 24an, eta apirilaren 21ean eta 28an izango dira, goizeko 8:30ean hasita. Etapa guztiei emango zaie hasiera Nafarroa zentroan eta autobus zerbitzua izango da bertatik ibilaldien hasiera puntura iristeko eta behin amaituta ere, Zornotzara itzultzeko.
Horrela, partaideek gidari euskaldunak bide lagun izango dituzte lau irteera hauetan, “paisaien edertasuna eta historia, arte, etnografia eta natura elementuak nabarmentzen diren Gorbeialdearen Arabako txokoak ezagutzeko”.
Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ametx.net web orrian begira daiteke. Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota.
Honakoak hauek izango dira lau ibilaldiak:
– Martxoaren 17an: Ubide-Muruako harrobiak (8km edo 12 km)
– Martxoaren 24an: Murua-Olano (9km).
– Apirilaren 21ean: Sarria – Sarria (Parketxea) (12,5 km)
– Apirilaren 28an: Altube – Orozko (20 km)