Garai - Erdia, 850 euro inguru, Haitira bidaliko da
Iazko diru bikoitza jaso da Garaiko enkantean
I.GUENAGA 18/01/2010
Video > Garai
Garaiko urteroko enkantea
Video > Garai
Aintzinako ohiturak Garaiko Herrian
San Anton egunean egin ohi duten moduan, baserriko produktuen urteroko enkantea ospatu zen atzo Garain. Eskaintza zabala eraman zuten baserritarrek: odolosteak, txorizoak, oilaskoak, intxaurrak zein gazta. 1.700 euro inguru batu ziren, erdia Haitira bidaliko da eta beste erdia Palenquera (Ekuador), hango baserritarrei laguntzeko.
Odolostea, txorizoa, arrautzak, hirugiharra, babak, oilaskoa, oilandak, ogia, kiwiak, intxaurrak, urrak, pastelak eta gazta, baserriko produktu ugari egon ziren atzo Garain egin zen enkantean. Ongintzazko errematean horiek, zein artzain makila bat ere, erosteko aukera egon zen. Mezetan produktuok, eta baita inguruko lurrak, bedeinkatu ostean, elizpean bertan egin zen enkantea.
Lazaro Milikuak zuzenduta, banaka-banaka atera ziren enkantera baserritarrek eramandako produktuok. Atzokoak bi ordu iraun zituen. “Jende ugari bildu zen, igandea izanik, aurreko urteetan baino gehiago”, kontatu dio Milikuak durangon.comi, “dirutan ere, iazko bikoitza jaso da”.
Enkantean bertan 1.510 euro batu ziren eta mezetan beste 200 euro. “Diru guztia batu eta erdia Haitira bidaliko da, Caritasen bitartez, lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko. Beste erdia Palenquerako (Ekuador) izango da, hango baserritarrei laguntzeko”, argitu du Milikuak. Azken diru hori Durangaldeko Misioen bidez bideratuko da.
Ia produktu gehienak 20 euro baino gehiagotan saldu ziren, “artzain makila 110 eurotan, gazta 50 eurotan, arrautza dozena 25 euro, baba dozena ere 20tik gora” argitu du Milikuak. Diru gehiago bildu izanaren arrazoia jendea aurten kontzientziatuagoa egon izana da enkantearen zuzendariaren esanetan. Haitiko lurrikara gertatu berri dago eta jendeak gogoan dauka, “duela urte batzuk ere Asian tsunamia izan zenean, diru asko bildu zen”, gogorarazi du Milikuak.
Enkante berezi hau betidanik ezagutu du Lazaro Milikuak, egun berak zuzentzen du, “Erdi Arotik datorrela esan ohi da”. Baserritarrek egun berezitzat dute San Anton eguneko azoka, lukainkak eta txerri produktuak erakusteko une egokia baita. Aurten gainera, babak eta frutak ere eraman dituzte.
2 Comentarios
Por Tabira
19/01/2010 "Hona hemen egun horretako beste bideo labur bat: http://www.youtube.com/watch?v=s0thVCtSWrU"
También te puede interesar
- Berriz »
- I. Certamen de Escultura







