Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Iazko diru bikoitza jaso da Garaiko enkantean

Iazko diru bikoitza jaso da Garaiko enkantean

San Anton egunean egin ohi duten moduan, baserriko produktuen urteroko enkantea ospatu zen atzo Garain. Eskaintza zabala eraman zuten baserritarrek: odolosteak, txorizoak, oilaskoak, intxaurrak zein gazta. 1.700 euro inguru batu ziren, erdia Haitira bidaliko da eta beste erdia Palenquera (Ekuador), hango baserritarrei laguntzeko.

Odolostea, txorizoa, arrautzak, hirugiharra, babak, oilaskoa, oilandak, ogia, kiwiak, intxaurrak, urrak, pastelak eta gazta, baserriko produktu ugari egon ziren atzo Garain egin zen enkantean. Ongintzazko errematean horiek, zein artzain makila bat ere, erosteko aukera egon zen. Mezetan produktuok, eta baita inguruko lurrak, bedeinkatu ostean, elizpean bertan egin zen enkantea.
 
Lazaro Milikuak zuzenduta, banaka-banaka atera ziren enkantera baserritarrek eramandako produktuok. Atzokoak bi ordu iraun zituen. ???Jende ugari bildu zen, igandea izanik, aurreko urteetan baino gehiago???, kontatu dio Milikuak durangon.comi, ???dirutan ere, iazko bikoitza jaso da???.

Enkantean bertan 1.510 euro batu ziren eta mezetan beste 200 euro. ???Diru guztia batu eta erdia Haitira bidaliko da, Caritasen bitartez, lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko. Beste erdia Palenquerako (Ekuador) izango da, hango baserritarrei laguntzeko???, argitu du Milikuak. Azken diru hori Durangaldeko Misioen bidez bideratuko da.
 
Ia produktu gehienak 20 euro baino gehiagotan saldu ziren, ???artzain makila 110 eurotan, gazta 50 eurotan, arrautza dozena 25 euro, baba dozena ere 20tik gora??? argitu du Milikuak. Diru gehiago bildu izanaren arrazoia jendea aurten kontzientziatuagoa egon izana da enkantearen zuzendariaren esanetan. Haitiko lurrikara gertatu berri dago eta jendeak gogoan dauka, ???duela urte batzuk ere Asian tsunamia izan zenean, diru asko bildu zen???, gogorarazi du Milikuak.

Enkante berezi hau betidanik ezagutu du Lazaro Milikuak, egun berak zuzentzen du, ???Erdi Arotik datorrela esan ohi da???. Baserritarrek egun berezitzat dute San Anton eguneko azoka, lukainkak eta txerri produktuak erakusteko une egokia baita. Aurten gainera, babak eta frutak ere eraman dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados