Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Ia hilabeteko iraupena duen astea

Ia hilabeteko iraupena duen astea

Aurten ere ekitaldiz beteta dator Durangoko Euskal Astearen egitaraua eta asteak dituen zazpi egunen ordez ia hilabete iraungo du euskal kulturari eskainitako jaialdi honek. Gaurtik ekainaren 20a bitartean bat egingo dute kirola, folklorea, literatura, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak.

Euskal kulturan errotutako dantza eta musikak presentzia nabarmena izango dute Durangoko Udalak eta herriko hainbat elkarte eta taldek prestatutako egitarauan, tarteko lehenengo aldiz parte hartzen duten Garabide, Nevers eta Intxaurre. Agerraldiak bihar eta etzi Andra Mariko elizpean izango den XXXIII. Euskal Dantza Jaialdiarekin hasiko dira. Bihar Zuberoa eta Bizkaiko dantzak eskianiko diutuzte Muskildiko taldeak eta Tronperri dantza taldeak, hurrenez hurren, eta igandean Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko dantzak izango dira ikusgai.

Gaztedi Dantza Taldeak berriz, Maskarada gerturatuko du Durangora ekainaren 13an eta goizean kalez-kale ibili ondoren arratsaldean agerraldia eskainiko duten Balbino Garitonandia plazan.

Musika ekitaldi ugari ere iragartzen dira, tarteko ‘Durango Hiria’ Txistu lanen 8. lehiaketaren sari banaketaren barne eskainiko den Txistu kontzertua eta Sahatsa Dantza Taldearen ekitaldia.

San Fausto eta Santa Ana elizek ere kontzertuak hartuko dituzte. Lehenengoan organo eta soprano kontzertua emango dute Ana Belén García eta Amaya Arberasek ‘Euskal abestiak’ izenburua duen programarekin eta bigarrenean koruen ekitaldia izango da Galdakao eta Lemoako Abesba-tzekin eta Durangoko Orfeoiaren presentziarekin. Azken talde honek bestelako doinuak eskainiko ditu Andra Mariko elizpean Tabira Musika Bandarekin eta Silboberri Bandarekin emango duen saioan.

Musika ugari entzungo da kalez-kale. Alde batetik, Durangoko Txalaparta, Alboka, Trikitixa eta Pandero Eskola eta Sugarri Fanfarrearen egingo duten kalejiran, eta bestalde, Bartolome Ertzilla Musika Eskolako txistulariak, Jaizale Durangaldeko Txistulari Elkarteak, Txoritxu Alai eta Tronperri Dantza Taldeek burutuko dutena.

Euskal ezkontza

Bost urtetik behin antzezten den ‘Ezteguak antzinako erara’ ikuskizunarekin izango du amaiera aurtengo Euskal Asteak. Kriskitin Dantza Taldeak antolatutako ekimenean parte hartzeko antzinako jantziekin gerturatzea besterik ez da behar.

Ikuskizuna eguerdian hasiko da San Agustinetik eta Santa Anan egingo da arreoaren aurkezpena. Ondoren bazkaria izango da Musika Eskolako berdegunean eta arratsaldean kalez kale egingo den erromeriarekin amaituko da ospakizuna.

Euskal kirolak, pilotak batez ere, presentzia nabarmena izango du egitarauan. Ezkurdi Jai Alai frontoian jokatuko dira iragarritako partidu guztiak, eskuz zein zesta punta modalitateetan. Azken honetan, XIV. Txapelketa izango da aurtengoa eta esku pilotari dagokionez bi lehiaketa antolatu ditu Durangoko Pilotazale Elkarteak; alde batetik VI. ‘Peter’ Memoriala eta bestalde XXV. Esku Pilota Eskolako Haurren Txapelketa.

Mendizaletasunak ere presentzia izango du egitarauan eta Alex Txikonek ‘Asiako zeruetatik’ erreportajea eskainiko du Plateruenan. Areto horretan emango da ere Ameriketako jatorrizko hizkuntzen inguruan egindako ‘Beltzean mintzo’ dokumentala.

Etxeko gazteenek hainbat ekitaldi izango dituzte beraientzako espresuki prestatutakoak. Aurten, umeen joku tradizionalak, altxorraren bila jolasa, ‘Irakasle gaiztoak’ antzezlana, ‘The wish fish’ pelikula edo Irrati tailerra izango dituzte, besteak beste. Gainera, Julene Azpeitia eta Eskolarteko VII. pintura lehiaketen sariak banatuko dira eta Ezkurdi plazan ‘Industriaren parkea’ kokatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados