Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hontza Museoko arduradunek jaurtiko duten txupinazoarekin hasiko dira Andra Mari jaiak

Storm taldeak ‘Over the bridge’ lehen diskoa aurkeztuko du astelehenean Mañariko jaietan.

Iaz baino jaiegun bat gehiago izango dute aurten Mañariko Andra Mari jaiek, 2017ko ospakizunak gaur bertan hasi eta eguaztenera arte iraungo baitute. Jai Batzordeak prestatutako egitarauko osagai nagusiak musika agerraldiak eta gastronomiarekin lotutako ekimenak izango dira.

Hontza Museoa zuzentzen duten Leire Huertak eta Imanol  Notariok gaur eguerdian isiotuko duten txupinazoarekin zein jarraian izango diren kanpai hotsekin eta Pitxitxiren igoerarekin hasiko dira aurtengo ‘Andramariak’. Jai Batzordearen erabakiarekin bere egoitza 2014tik Mañarian duen baina azken 30 urteetan lanean diharduen museoaren lana aitortu nahi izan da.

Lehen eguneko ospakizunak jarraian egingo den herri bazkariarekin eta bazkalostean hasiko diren mus eta igel txapelketekin eta zirko tailerrarekin jarraituko dute. The Mockers durangarrek eta En Tol Sarmiento eta Enkore taldeek eskainiko duten kontzertuekin borobilduko da lehen jaieguna.

San Lorentzo baselizan emango den mezarekin eta ostean dantzariek eskainiko duten ekitaldiarekin abiatuko da biharko egitaraua. Arratsaldean ere dantza alardea egongo da eta Kike Tormentak (Todo o nada) kontzertua eskainiko du U2 Taskan. Iluntzean, umorea eta lurrean zein airean egindako akrobaziak uztartzen dituen ‘Paradoxa’ ikuskizuna eskainiko du Suhar Prest konpainiak.

Storm-en aurkezpena

Umeak izango dira asteleheneko lehen protagonistak, goizean zein arratsaldean beraiei zuzendutako ludoteka, puzgarriak, kartak, zezen mekanikoa eta bestelako jolasak izango baitira.

Arratsaldeko 19:30ean aurtengo egitarauan tartekatutako berrikuntzetako bat izango da, herriko gazteekin elkarlanean antolatutako lehenengo pintxo lehiaketa jokatuko baita.

Gauean agertokian hiru musika talde bilduko dituen kontzertuak hartuko du protagonismo nagusia. Saioan, Juantxo Skalari & La Rude Band, Strombers kataluniarrak eta Durangaldeko musikariak biltzen dituen Storm taldea arituko dira.

Hiru urteko ibilbidea egin duen Stormek, Joannah Keen kantaria, Ander Olmo eta Peio Agirre baxu joleak, Carlos Núñez bateria jolea eta Alberto Ríos eta Sergio Quero gitarristak biltzen ditu. Mañariko agerraldian neguan grabatu eta udaberrian argitaratutako ‘Over the bridge’ lehen diskoko kantak eskainiko dituzte, taldekideen asmoa “disko berria udan aurkeztea” baita. “Orain arte ordu pila eman dugu lokalean eta hemendik aurrera kontzertuekin disfrutatzea tokatzen zaigu”, Keen abeslariaren esanetan.

‘Over the bridge’ diskoan tartekatutako abestiak “pop-rock estilokoak dira, doinu melodikoekin baina gitarra indartsuekin; dantzatzeko aproposak”, Keenen arabera.

‘Udaz blai!’ mozorro eguneko gaia

Martitzenean ospatuko den Andra Mari eguneko egitaraua txistularien kalejirarekin, Kirikiño Abesbatzaren partaidetzarekin izango den mezarekin eta honen ostean dantzariek eskainiko duten saioarekin abiatuko da. Eguerdian, herriko pelotariek jokatuko dituzten partiduak egongo dira.

Umeentzako tailerrak eta karabina tiraketa, Bihurrik eskainitako herri kirol saioa eta txistorrada egongo dira arratsaldean eta eguna borobiltzeko Gontzal Mendibilen kontzertua egongo da.

Eguaztenean ospatzen den San Roke egunarekin amaituko dira jaiak eta, ohikoa denez, mozorro eguna izango dute, aurtengorako aukeratutako gaia ‘Udaz blai!’ dela. Goizeko mezaren ostean dantzariak arituko dira eta eguerdian paella txapelketa eta bazkaria egongo dira.

Arratsaldean briska txapelketa, herritarrak bilduko dituen argazki erraldoia egingo dute eta txiringitoan abiatuko den guatekean, talentu lehiaketa, mozorro onena saritzea eta sangria dastatzea egongo dira. Gaueko 22:00etan Pitxi agurtuko dute.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, auzolanean egingo dute aurten ere plaza garbiketa; bihar, martitzenean zein eguenean, hain zuzen. Txukuntze lanak goizeko zazpietan hasiko dituzte eta bertan parte hartzen dutenek hamarretakoa izango dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados