Hontza Museoak krustazeoen erakusketa berritua jarri du ikusgai

 

Hainbat Espezietako aleak jarri dira ikusgari krustazeoen erakusketan.
Hainbat espezietako aleak jarri dira ikusgari krustazeoen erakusketan.

Mañariako egoitzan antolatzen dituen erakusketen dinamikotasuna eta ikusgarritasunari eusteko asmoarekin, krustazeoen edo oskoldunen bilduma berritu du Hontza Natur Zientzien Museoak. Prestatutako erakusketak “krustazeo hauen edertasuna eta bitxikeriak” deskubritzeko aukera eskaintzen du, erakustoki horretako arduradunen esanetan.

Oskoldun espezieak ardatz duen erakusketak, bertako erreketako karramarroa, karramarro autoktonoa alegia, ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, oskoldunen familietako aleak arrak edo emeak diren desberdintzen ikasten ahalbidetzen du.

Hontza Museoak prestatutako bildumak karramarro bibolin jolea eta eskorpioi itxura duen karramarroa ezagutzeko aukera ere eskaintzen du, baita benetako lanperna eta lanperna faltsua desberdintzen ere.

Krustazeoen edertasuna eta bitxikeriak deskubritzeaz gain, Hontza Museora gerturatzen direnek bertara heldu berria den Bennet-eko Ualabia edo Australiako lepo gorriko Ualabia ikusi eta ezagutzeko aukera ere izango dute.

Jarri berri den erakusketak jarraipena ematen die aldez aurretik egindako beste aldaketa eta berrikuntzei. Orain arte, besteak beste, moluskuen, itsas-munduarekin lotutako espezieak, knidarioak, geologia edo paleontologiari eskainitako mostrak jarri dituzte ikusgai, eta hemendik aurrera “orain arte erakutsi ez diren beste batzuk” prestatuko dituzte.

Informazioa gehiagorako, Hontza Museoaren web orria (www.hontzamuseoa.eus) edo facebook-eko profila (https://www.facebook.com/hontzamuseoa) bisitatu daitezke.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar