Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Hizkuntzaren erabilera aktibatu nahi duen ‘11 egun euskaraz’ ekimena sustatu nahi dute

EuskarazBiziNahiDutEuskal Herriko hainbat herritan euskararen aktibaziorako ekimenak gauzatutako ondoren, euskararen erabileran eragiteko ‘11 egun euskaraz’ izeneko egitasmoarekin bat egin nahi dute Durangon ere. Euskaraldia izeneko markoaren baitan gauzatuko den egitasmo horrek hizkuntza ohituretan eragin nahi du.

“Euskararen ezagutzatik erabilera dagoen tartea gutxitzeko bidea egitea da” Euskaraldia markoaren baitan egiten den planteamendua, Durangoko euskaltzaleek kaleratutako oharraren arabera.

Bide horren lehen geltokia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dute, hamaika egunez euskaraz bizitzeko erronkari ekinez Euskal Herriko hainbat herritan. Batez ere, “euskaraz berba egiteko gai direnen aktibazioa eta euskara ulertzen dutenen aldeko jarrera bultzatu” nahi dira.

Horretarako, konpromiso zehatzak hartuko dituzten figura bi nabarmenduko dira herritarren artean. Alde batetik, euskaraz berba egiteko gai diren eta  horretarako aukera guztiak aprobetxatzeko konpromisoa hartuko duten ‘Ahobizi’ak. Bestalde, berba egiteko gai ez diren arren, euskara ulertzen duten eta  Ahobiziei euren ahaleginean oztoporik ez jartzeko konpromisoa hartuko duten ‘Belarriprest’ak.

Ahobizi edo Belarriprest

Erronkarekin bat egin gura duten durangarrek Ahobizi edo Belarriprest izatea aukeratuko dute, eta hamaika egunez, figura horien txapa eroango dute soinean, herriko harremanetan denek jakin dezaten zer konpromiso hartu duten.

’11 egun euskaraz’ ekimena 2018ko amaieran izango den arren, “urte osoko lana egin beharko da egitasmoaren berri zabaltzeko” sustatzaileen arabera eta horretarako herri batzordea sortu nahi dute urtearen hasieran.

Talde hori sortu aurretik, ‘11 egun euskaraz’ zer izango den azaldu nahi dute barikuan, iluntzeko 19:30ean, Andra Mariko elizpean, Karrika antzerki taldekoen laguntzarekin.

‘11 egun euskaraz’ ekimenak buelta eman nahi dio Durangon bizi den egoerari. Izan ere, herritarren erdia elebiduna da eta %27k dio euskara ulertzeko gai dela. Hala ere, jende askok gaztelaniaz berba egiteko ohitura du, eta hainbatek, euskara ikasi arren, egunerokotasunean aukera gutxi dute euskaraz bizitzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados