Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua duen ‘Euskararen kriseilua’ Berrizera heldu da

berrizEukararenKriseilua6 eta 7 urteko umeak dituzten familia berriztarrak “euskararen sua piztuta izateko” konpromisoa hartzeko aukera izango dute abenduaren 4a bitartean burutuko den ‘Euskararen kriseilua’ egitasmoarekin.

“Hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua” duen ekimenaren bidez, parte hartzen duten umeek etxez etxe txandaka ibiliko den kriseilua “zaindu eta hizkuntza ahalik eta gehien” erabiltzeko konpromisoa hartuko dute.

Euskaltzaleen Topaguneak martxan jarritako egitasmoarekin bat egin dute Berrizko Udalaren Euskara zerbitzuak eta Learreta-Markina eskolak. Eragileen arabera “etxea ezinbesteko gunea da hizkuntzaren transmisio eta sozializaziorako” eta horregatik euskararen sua bizirik mantenduko duen kriseilua etxean gorde ahal izango dute.

Gainera, kalean, eskolan zein etxean egiten den hurbileko transmisioaren bidez “hizkuntza jaso, bizirik mantendu eta hurrengoei pasatzeko ardura” partekatzea ahalbidetzen du.

Erabilera handitzeko konpromisoa

LH1 eta LH2 mailetako ikasleei zuzendutako ekimenean parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea eguaztenera arte, hilak 13, berriz.kriseilua.eus webgunean edo Learreta-Markina ikastetxean bertan. Parte-hartzen duten haurrek etxera eramango dute astebetez Euskararen kriseilua.

Kriseilua zaintzeko txandarekin batera, familiaren hizkuntza ohiturak aztertzen dituen galdetegi bat betetzera gonbidatuko dira familiak, euskararen erabilera handitzeko konpromiso ezberdinak hartuz.

Abenduaren 4an, egitasmoari merezi duen bukaera emateko, Euskararen Kriseilua etxean izan duten familia guztiak elkartuko dituen ekitaldi berezi bat egingo da.

Berrizera heldu aurretik kanpaina hau martxan jarri da Gatikan, Diman, Ordizian, Oñatin Hondabirri edota Plentzian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados