Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

‘Hitzez eta ahotsez’ ekimenak
publikoan hitz egiteko formazio saioa antolatu du aurten

HitzezEtaAhotsez2019
Imanol Larrinaga artista durangarrak egin du aurten ere ‘Hitzez eta ahotsez’ ekimenaren kartela.

Literatura eta arte horren inguruko sorkuntza hizpide dituen ‘Hitzez eta ahotsez’ ekimenak seigarren edizioa beteko du aurten. Urteroko egitarauan ohikoak diren hitzaldi, solasaldi dialogiko, ipuin kontaketa  eta jendaurreko irakurraldiaz gain, publikoan hitz egiteko formazio saioa ere tartekatu dute jardunaldien eragileak.

Beldur eszenikoari aurre egiteko teknikak eskainiko dituen prestaketa saioa EHUko irakaslea den Julen Orbegozok emango du. Ekitaldia maiatzaren 2an izango da, arratsaldeko 19.00etan Plateruena antzokian.

Lansaio horrek maiatzaren 10ean areto berean egingo den jendaurreko irakurraldi girotua prestatzeko balioko du. Aurtengo ‘Hitzez eta ahotsez’ ekimena agurtuko duen ekitaldia arratsaldeko bostetan hasi eta gauerdian amaituko da eta saioa hasi aurretik bazkaria egingo da.

Jendaurreko irakurraldia parte hartu nahi duen edonori irekita dago eta partaide bakoitzak pare bat minutuko tartea izango du aldez aurretik egokitutako edo sortutako testua eskaintzeko. Irakurraldian lehenengoz parte hartu nahi dutenek hitzezetaahotsez@gmail.com helbidean izena eman behar dute.

Uxue Alberdiren hitzaldia

‘Joseba Sarrionandia’ (2014), ‘Itsasoa’ (2015), ‘Durangaldeko idazleak’ (2016), ‘Bidaia’ (2017) eta ‘Lurra’ (2018) izan badira aurreko edizioetako gaiak, aurtengoan ‘Askatasuna’ izango da hizpide eta Uxue Alberdik esakiniko duen hitzaldiarekin hasiko da. Saioa urtarrilaren 18an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan, eta ‘Bertsoraino’ izenburuko berbaldian argitaratuko duen hurrengo liburuaren aurrerapena emango du Alberdik. Solasaldiko aurkezle lanak Ane Arbeok egingo ditu.

Otsailaren 14an eta martxoaren 14an aurtengo bi solasaldi dialogikoak egingo dira Bizenta Mogel Bibliotekan, kasu bietan arratsaldeko 19:00etan hasita. Edizio honetako egitaraua apirilaren 12an areto berean egingo den ipuin kontaketa saioarekin osotuko da. Dorleta Kortazar ipuin kontalariak eskainiko duen saioak ‘Berba kateatuak’ izango du izenburu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados