Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Hitzaldiak eta bisita gidatuak tartekatuko dira Elorrion egingo den III. Memoria Astean

ElorrioIIIMemoriaAsteaHistorialarien eta adituen hitzaldiak, bisita gidatuak, erakusketa bat, musika saioaz lagundutako ekitaldi publikoa eta antzerki agerraldia tartekatuko dira Elorrion martxoaren 26tik apirilaren 27a bitartean egingo den III. Memoria Astean. Aurtengo egitaraua Laumunarrieta 1937 elkarteak, Elorrioko Udalak, Gogora institutuak, Arriola Antzokiak eta Gerediaga elkarteak prestatu dute.

Iragarritako ekitaldiak martxoaren 26an hasiko dira Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikel Diego historialariak  eskainiko duen hitzaldiarekin. ‘Gerra zibila eta lehenengo frankismoa Elorrion: Lehenengo Ekarpenak’ izenburu duen berbaldia, Laumunarrieta 1937 elkarteak eta Elorrioko Udalak deitutako beka eskuratu zuen ikertzaileak emango du.

Emakumeak izango dute protagonismo nagusia bigarren solasaldian, Eider de Dios historialariak martxoaren 28an eskainiko duen hitzaldiaren izenburua ‘Emakumeak II. Errepublikan eta Frankismoan’ izango baita.

Hitzaldien egitaraua apirilaren 11n osotuko da, krimen frankisten aurkako kereilen euskal plataformako kidea den Josu Ibargutxiren solasaldiarekin. Berbaldian ‘Memoria anti frankista, kereila argentinarra’ izango du hizpide.

Hiru hitzaldiak Iturri Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan hasita. Areto berean, ‘Elorrioko Gerra Zibilaren Memoria’ deituriko erakusketa elebiduna egongo da ikusgai apirilaren 2tik 14ra bitartean.

Musika eta antzerkia

Martxoaren 31n, Elorrioko bonbardaketa izan zen egun berean, ekitaldi publikoa egingo da Arriola kantoian eguerdian eta berbaldiez gain Julia Itoiz- La Chula Potra kantariaren saioa egongo da.

Jardunaldien baitan gidatutako bi bisita antolatu dira, bata apirilaren 6an, 11:00etan irtenda, eta bestea apirilaren 12an, 18:30ean hasita. Bertan parte hartzko 946820164 zein 688776270 telefonoetan edo info@elorrioturismo.eus posta elektronikoan izena ematea beharrezkoa da.

III. Memoria Asteko egitaraua apirilaren 27an eszenaratuko den ‘Lyceum Club’ ikuskizunarekin osatuko da. BILBAO 700–III Millenium Fundazioak ekoiztu, Maria Goiricelayak zuzendu eta Ane Pikaza, Nagore González, Olatz Ganboa eta Getari Etxegarai antzezleak Adrián Garcia de Los Ojos musikariarekin batera eskainiko duten sorkuntzak, Espainian emakumeen interesen alde borroka egin zuen lehen kluba omentzen du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados