Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Hitzaldiak, bisita gidatuak eta oroimeneko ekitaldia, Elorrioko bonbardaketa gogoratzeko

Elorrioko Udalak herriko bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratuko dituzten ekitaldiak prestatu ditu ‘Iragana ahaztu gabe, etorkizunera begira’ goiburuarekin. Egitarauan bi hitzaldi, bonbak erori ziren tokietara egingo diren bisitaldiak eta ‘Oroimenerako ekitaldia’ tartekatuko dira.

Elorrioko bonbardaketa, Durangokoa bezala, martxoaren 31n burutu zuten armada italiarreko Saviola-Marchetti S.M. 81 hegazkinek. Bi bonbardaketa izan ziren, lehena goizeko 8:45ean eta abioiek jaurtitako bonbek Santa Ana komentuaren alde bat eta Berrio-Otxoa kaleko zenbait etxe suntsitu zituzten. Erasoetan, elizak egindako zenbaketaren arabera, hamar pertsona inguru hil ziren.

Udalak prestatutako egitaraua bihar bertan abiatuko da arratsaldeko 19.00etan Iturri Kultur Etxean Aranzadi elkarteko Jimi Jiménez Sáchezek gaztelaniaz emango duen ‘Fosas del silencio, fosas del olvido’ hitzaldiarekin.

Iragarritako bigarren hitzaldia martxoaren 28an izango da, hau ere Iturri Kultur Etxean eta ordu berean, eta saioko hizlaria Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den Jon Ander Ramos Martinez izango da. ‘Zerutik i(z)ua dator… Durangaldea bonbapean’ izenburuarekin egingo den berbaldia euskaraz izango da.

Martxoaren 31n ‘Elorrioko bonbardaketako ondarrak’ izenburuarekin egingo diren gidaturako bisitak ere EHUko irakaslearekin egingo dira. Hiru bisita egingo dira, arratsaldeko 17:00etan eta 19:00etan euskeraz eta 18:00etan gaztelaniaz eta bertan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea Herritarren Arreta Zerbitzuan edo 946582712 telefonoan.

Arratsaldeko 20:00etan berriz, ‘Oroimenerako ekitaldia’ egingo da Herriko plazan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. goitxu

    guri be afektatzen digu http://www.durangon.com/berriz-zaldibar-fletan-autobuses-manifestarse-ante-consorcio-transportes-este-jueves/

    Deja una Respuesta
  2. A.G.

    Ekimen bikaina! Bazan ordua Elorrixon halako zerbait egiteko. Zorionak eta eskerrik asko!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados