Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herritarrek egindako sagardoak dastatzeko aukera egongo da larunbatean Garain

'Zezpala' eta 'Okiltxiki' sagardoak dastatuko dira larunbatean Garaiko Sagardo Egunean.
‘Zezpala’ eta ‘Okiltxiki’ sagardoak dastatuko dira larunbatean Garaiko Sagardo Egunean.

Bost euroren truke edalontzia erosi ondoren, sagardoa dastatu eta parrillan erretako txerriki mokadua hartzeko aukera izango da larunbatean, arratsaldeko 18.30etatik aurrera, Garain egingo den Sagardo Egunean. Trumoipe elkarteak antolatutako ekimen horretan eskualdeko sagarrekin Garaiko Etxeita baserrian egindako sagardoa eta garaitarrek iaz Oiartzungo Okiltxiki baserrian egindakoa ere edateko aukera egongo da.

“Garaiko gazte talde batek bertako sagarrak ez zirela batzen ikusi zuten eta sagardoa egitea pentsatu zuten. Herriko baserrietako sagarrak ez ezik, Arrazolako, Izurtzako eta Mendiolako baserrietan jaso gabe gelditzen zirenak batu eta sagardoa egitea pentsatu zuten”, Trumoipe elkarteko Ane Etxeitak adierazi duenez.

Orain direla hiru urte hasi ziren beharrezko tresneria lortzen eta sagardoa egiten eta azken urtean jasotako mota desberdinetako lau tona sagarrekin 1.500 litro ekoitzi dituzte. ‘Zezpala’ izenarekin botilaratutako sagardoa, sagarrak emandako baserritarren artean eta ekimena martxan jarri dutenen artean banatu ondoren, hainbat botila izango dira dastatzeko larunbat arratsaldean.

Etiketetan, gainera, sagarrak eman dituzten baserri guztietako izenak agertzen dira: Antolukas, Erdoitza, Etxebarri, Etxeita, Etxeitabe, Goikoetxe, Mendilibar, Sietza-Arrioletxe, Solabizker, Ubo eta Urresti, hain zuzen. Eta esaldi hau gehitu diote: “Lenauko modure, auzolanien eñiko sagardau naturala”.

Garaitarrak Oiartzunen

Larunbateko dastatze ekitaldian edateko egongo den bigarren sagardoa, Okiltxiki baserrikoa hain zuzen, Oiartzuneko izen bereko baserrian egindakoa da.

Okiltxiki baserrikoek sagardo botilak oparitu zizkieten Trumoipekoei orain direla bi urte, Lantziego herriarekin egindako anaitze ekimeneko bazkarirako. “Horren truke, elkartekook sagarrak batzen joango ginela esan genien. Irailean Oiartzunera joan ginen elkarteko talde bat eta sagarrak batzeaz gain lehenengo sagardoa egiten lagundu genien”, Etxeitak adierazi duenez.

Elkarlanean egindako ekimenaren ondorioa 1003 botila izan ziren eta hala jartzen du bereziki egindako etiketetan: “Okiltxiki. Garaitarren laguntzaz, Nafarroako magalean egindako Oiartzungo sagardo naturala”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados