Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Herritarrei irekita egongo den jolas-eremu eraberritua zabalduko dute Kurutziaga ikastolan

Durangoko Kurutziaga ikastolak 50. urteurrena betetzen duen urte onetan, “hasierako ilusio berarekin” jarraitzen du “hezkuntza berdinzaleago eta naturarekiko errespetuzkoago baten alde” lan egiten. Helburu horrekin batera, etengabeko berrikuntzei eusten diete eta horren adierazgarri da apirilaren 21etik aurrera herritarrentzat ere irekita egongo den jolas-eremu berria.

Lau urteko prozesuaren ondoren gauzatutako gune berriak “aukera berdinak eskainiko dizkie neska-mutikoei, inguru natural batean integratua eta euren ametsetatik sortutakoa”, ikastolako arduradunen esanetan. Izan ere, hausnarketa prozesuaren zutabeak, “genero berdintasuna (hezkidetza), naturaren integrazioa eta parte-hartzea” direla nabermendu dute.

‘Jolastokia amesten’ egitasmoa

Ikastolako kanpo espazioa eraldatzeko proiektua Kimetz Munitxa ingeniariak eta Iratxe Txintxurreta arkitektoak landu zuten, Ibon Agirre paisajistarekin eta Celia Imaz arkitektoarekin batera. Jolastokiaren behaketan eta hausnarketan oinarrituta eta ikastolako komunitatearen parte-hartzearekin, lau teknikariek ‘Jolastokia amesten’ deituriko egitasmoa garatu zuten, proposamen integratu, parte-hartzaile eta berritzaile bat osatzeko helburuarekin.

Behaketa prozesuaren ondorioz, mutikoek erdigunea okupatzen zutela eta neskatoek berriz ertzetan jolasten zutela nabarmendu zen. Lau teknikariek jolas librea sustatu eta jolas sinbolikoa eta ez bideratuaren aldeko apustua egin zuten eta hezkidetza indartuz “espazio zentralak jarduera anitzetarako” egokitu zituzten, “guztiek berdintasunez gozatu ditzaten eta ez daitezen ohiko talde kirolen eremua izan”.

35 urterako lagapena

Ikastolaren kanpoaldeko lurrazalak 13.000 metro koadro ditu eta horietatik 3.500 Durangoko Udalak “35 urtez lagatako lurzoru” mugakideari dagozkie. Hala ere, jolas-gune berria egiteko 10.000 metro koadro berregokitu dira.

Jolas-eremu berrian kokatuko diren menditxo, errekatxo eta zuhaitzekin batera Euskotrenek ikastetxeari emandako tren unitate bateko kotxe bi ere integratuko dira. Ekimen horren bidez, haurrak aberasten dituen jolasak eta ekintzak egiteko aukera izango dute, “jolas librea, naturarekiko harremana edo zentzumenak zorrozteko ekintzak izango dute lehentasuna”, enpresa publikotik adierazi zutenez.

Durangoko Udalak berriz,  “hirigintza diseinuetan genero ikuspegia aplikatzeko eta herritarrentzako aisialdi espazio berriak irekitzeko” egiten ari den esfortzua azpimarratu du. Hori dela eta, “modu oso positiboan baloratzen du udalaren eta Kurutziaga Ikastolaren arteko elkarlana, zeinari esker, durangar guztiek parke berri hau erabiltzeko aukera izango duten”.

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados