Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Herritarrak sentsibilizatzeko, kooperazio jardunaldiak berreskuratuko ditu Udalak

Herritarrak sentsibilizatzeko, kooperazio jardunaldiak berreskuratuko ditu Udalak

Berrizko Udalak 90eko hamarkadan ospatzen zituen kooperazio jardunaldiak berreskuratuko ditu. Horretarako, datorren 28ra arte antolatutako jardueren bidez, herritarrak sentsibilizatzea nahi dute, “premia gehien duten herrialdeen egoeraz jabetzeko eta elkartasuna, laguntza eta kooperazio bezalako baloreak krisi garaian sustatzeko”, azaldu du Roland Isoird, Berrizko alkateak.

Kooperazio Jardunaldiak datorren 28ra arte burutuko dira Berrizen eta bertan argazki-erakusketa, hitzaldiak, mahainguruak eta pelikulak egongo dira Kultur Etxean.

Alde batetik, Gervasio Sanchezen ‘Desaparecidos’ argazki-erakusketa ikusgai izango da Kultur Etxea hilaren 28ra arte. Bestalde, gaur arratsaldeko 19.00etan jardunaldien inaugurazioa egingo da alkatearen eskutik. Ondoren, ‘Kooperazioaren historia Berrizen’ mahainguruan, Rosa Mari Ostoain, Berrizko alkatea andre ohia, eta Jose Chavez zinegotzi ohia arituko dira. “Afrikako errealitatea eta udal kooperazioa larrialdi programetatik abiatuta” hitzaldia eskainiko du Jose Ignazio Alonso, ACNUR-eko ordezkariak.

Jardunaldiei amaiera emateko, ‘Bakerako akordioak El Salvadorren: 20 urte geroago’ hitzaldia izango da Euskal Fondoko Juanma Balerdiren eskutik, asteazkeneaneta arratsaldeko 19.00etan. Ondoren, ‘Sin nombre’ filmea proiektatuko da.

 

Aurrekontuaren %1

Aurkezpenean, alkatearekin batera Ainhoa Larrañaga zinegotziak eta Maria Jesus García, Gizarte laguntzaileak gogoratu dutenez, “Berrizko herriak historikoki elkartasun sena eta premia gehien duten herrialdeen garapenerako, kooperazio eta laguntza prestutasuna erakutsi izan ditu”.

Hau kontutan izanda, Udalak urteko aurrekontuaren %1 ematen du garapen bidean dauden herrialdeentzat, hau da, 53.998 euro bideratzen ditu “herri eta komunitate hauen garapen ekonomiko eta sozialerako proiektuak eta programak sustatzeko, finantzatzeko eta kudeatzeko helburuarekin, berdintasun irizpideekin, elkarlanean eta herrialde horretako kultura eta identitatea errespetatuz”.

Gainera, Berrizko Udala Euskal Fondoa Euskal Kooperazio erakundearen partaide da eta Nikaragua, El Salvador, Kuba, Guatemala eta Saharako proiektuak finantzatzen ditu. Aurten, 21.599 euroko ekarpena egin da horretarako.

Horrez gain, Udalak bi hitzarmen ditu, bata Saharako Emakumeen Nazio mailako elkartearekin eta bestea Berrizko Mertzedaria Misiolariekin, Perun eta Ekuadorren proiektuak gauzatzeko, besteak beste. Gainera, Sahara herriaren aldeko ekimenak sustatzen ditu, Elkartasun Karabana eta Oporrak Bakean ekimena, hurrenez hurren. Horretarako, Saharako 10 umeen Berrizera joateko bidaia finantzatzen du.

 

DURANGON. Berrizko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados